Neferkara III.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Neferkara III.a
Faraoi

Bizitza
JaiotzaK.a. XXII. mendea
HerrialdeaAntzinako Egipto
HeriotzaK.a. XXII. mendea ( urte)
LeinuaEgiptoko IX. dinastia
Jarduerak
Jarduerakestatu-politikaria

Neferkara III.a, Egiptoko IX. dinastiako hirugarren faraoia izan zen, K. a. 2140 inguruan gobernatu zuena.

Herakleopolis Magnako agintari hau, adituren batzuk, Neferkara izeneko erregearekin identifikatzen dute, Ankhtifyren testu biografikoan aipatua, Hierakonpoliseko nomoko gobernaria eta Moalako printzea, Tebasetik hogeita hamar kilometro inguru hegoaldera kokatua. Ankhtify, bere nomoak eta Edfukoak osatutako koalizio baten buru izan zen Tebasen aurka.

Honela deskribatzen da historia: Neferkarak, Hotep eta Ankhtify nomo gobernariekin aliatuta, tebastar printzeek Goi Egipton duten boterea suntsitzea nahi du. Ankhtifyri, Edfuko printzea den Khui, Intef I.aren aliatua, tronutik kendu eta Tebasen ordezkatzeko betebeharra ematen dio. Ankhtifik, Elefantinako printzearen laguntzarekin, Tebaseko gobernaria eta honen aliatu den Koptoseko printzea erasotzen ditu. Baina, azkenean, operazioak bertan behera utzi ziren, herrialdea, gosete eta lehorte gogor bategatik geratua baitzegoen.

Neferkara ez da Abidoseko Errege Zerrendan agertzen, ezta Saqqarakoan ere.

Turineko Errege Kanonean bere izena, Neferkara, idatzita dago, 4.20 erregistroan.


Aurrekoa
Merikara I.a?
Egiptoko faraoia
Egiptoko IX. dinastia
Ondorengoa
Kheti II.a