Neferura

Wikipedia, Entziklopedia askea
Neferura
Senenmut eta Neferura Irudi gehiago
Amon jainkoaren emazte

Bizitza
JaiotzaEgipto, K.a. XV. mendea
HerrialdeaAntzinako Egipto
HeriotzaK.a. XV. mendea ( urte)
Familia
AitaTutmosis II.a
AmaHatshepsut
Ezkontidea(k)Tutmosis III.a
Anai-arrebak
LeinuaEgiptoko XVIII. dinastia
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria

Neferura Egiptoko XVIII. dinastiako printzesa gortesau bat izan zen. Hatshepsut eta Tutmosis III.aren arteko elkar-gobernuaren garaikidea da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neferura, Hatshepsutek izan zituen bi alabatatik nagusiena izan zen, bestea, Merit-Ra Hatshepsut zelarik. Askok, Hatshepsut eta bere gogokoena zen Senenmuten arteko adulteriozko harremanetik jaio zela pentsatzen duten arren, ez dago hipotesi hau frogatzen duen frogarik, eta, Neferuraren aitatzat, Tutmosis II.a jotzen da.

Tutmosis II.a hil ondoren, Hatshepsutek, bere esperantza eta anbizio guztiak bere alaba maitearengan jarri zituen, oraindik oso gaztea zena, eta haurtzaro lasai eta ondo zaindu bat emateaz arduratu zen, nola ez, Senenmuten kargu. Printzesatxoaren zein noblearen arrasto historikorik nagusienak, biak, modu irmoan baina oso maitekor agertzen diren kubo formako eskultura bitxi batzuetatik datoz.

Hatshepsuten asmoa, Neferura tronura elkartzea zen, dinastia berri bat sortuz, guztia emakumez osatua, bere irudira. Horregatik, oinordeko bakar izendatu zuen, eta askotan aurkeztu zuen bere oinordeko bezala, erregina faraoia, tronua, bere iloba-semeorde zen Tutmosis III.arekin batera banatzen ari zen arren. Bi gobernarien arteko harremanek, misterio bat izaten jarraitzen dute, baina, beharbada, tirabiratsuak izan ziren: izan ere, Tutmosis III.ak sekula ez zion bere izeba usurpatzaile bezala ikusteari utzi. Honen ondorioz, ez da harritzekoa hauste familiar hori konponduko zuen Tutmosis III.a eta Neferuraren arteko ezkontza bat proposatu izana.

Hala ere, ezkontza hori sekula ez zen gertatu, edo behintzat, ez dago horri buruzko daturik. Aldiz, litekeena da Hatshepsutek, edozein modutan, Neferura eta bere arerioaren arteko ezkontza eragoztea, Ahmose-Nefertariren ondorengo batekin ezkontzeko duina ez zen sasikotzat jotzen zuena. Hatshepsutek bere alabari eman zizkion tituluak hain ziren garrantzitsuak, senarrik gabe, Errege Emazte Handi izan zela, Jainkoaren emazte titulua ere izan baitzuen.

16. urtean zapuztuko ziren Hatshepsuten itxaropenak, bat-batean eta oso modu mingarrian, Neferura hil zenean. Hau, oraindik ez zen 20 urteko adinera ere heltzen, eta, beraz, errege familiaren barnean hain heriotza goiztiarraren arrazoiak oso misteriotsuak dira, are gehiago, aldi berean, Hatshepsuten beste bi babesak ziren Senenmut eta Hapuseneb apaiz gorenak ere hil zirela kontutan hartuta. Honela, ez da harritzekoa heriotz guzti horiek, Tutmosis III.aren aldeak arrakastaz antolatuak izan zirela zioten zurrumurruak existitzea: Erregina handiaren oinordekoa eta begininia zena desagertzean, Hatshepsuten ezin izan zuen berriz burua altxatu, eta, bere distira, bere iloba gaztearenaren alde gainbehera joan zen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]