Neguko boilur

Wikipedia, Entziklopedia askea
Neguko boilur
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaPezizomycetes
OrdenaPezizales
FamiliaTuberaceae
GeneroaTuber
Espeziea Tuber brumale
Vittad., 1831
Mikologia
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Neguko boilurra (Tuber brumale) Tuberaceae familiako onddo askomizeto jangarria da.[1] Iluna da, biribil antzekoa. Italian, Frantzian eta Alemania hegoaldean aurkitzen da.[2] Hipogeoa, baina oso aromatikoa delako, usaimen handiko animalien laguntzaz biltzen da, hala nola txakurrak, txerriak edota baita euliak ere. Mochatum aldaera bezalakoak daude, kalitate baxuagokoak.

Sinonimoak: Tuber brumale var. moschatum.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Karpoforoa: Gaztetan globo-itxurako samarra, modu irregularrean hazten da, ale helduetan protuberantziak edo lobuluak agertzen dira, hauek ez dute forma zehatz bat hartzen, tubeiforme deitzeko izan ezik. Ale heldu baten batez besteko tamaina 4 edo 5 cm inguruko diametroa izan ohi da, batzuk 10 cm artekoak ere izaten dira. Jaiotzean kolore ilun gutxiago duen arren, azkar beltz bihurtzen da, eta ohikoa da kolore horrekin aurkitzea.

Peridioa: Estua, 3 mm arteko garatxo beltzez osatuta, erpinean zapaldua eta luzetara ildaskatua, oso hauskorra eta ez da egoten glebari itsatsita, eskuilarekin garbitzean erori egiten da normalean.

Gleba: Ale gazte eta heldugabeetan zuria, heltzean tonu grisak hartzen ditu eta azkenik gris ilun kolorea, alearen heldutasun egoera edozein dela ere, beti zuriak diren zain zabal eta agerikoekin.

Haragia: Trinkoa eta sendoa, zapore atseginekoa eta trufaren usain bereizgarriarekin. Tuber malanoposporun delakoak duena baino intentsitate txikiagoa duen arren.[3]

Etimologia: Tuber terminoa “tuber” “tubero” hitzetatik dator, boilurraren izena Plinio eta beste autore batzuentzat. Brumale epitetoa latinetik dator, negukoa esan nahi duen “brumale” hitzetik. Hazten den garaiagatik.

Jangarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarri bikaina da, beste boilurren usaina izan ez arren, horregatik bere merkatuko balioa haiena baino nabarmen baxuagoa da.[4]

Nahasketa arriskua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tricholoma aestivum delakoak gleba argiagoa du, usaina ez hain bizia eta udaberrian hazten da. Tuber melanosporum espezieak ez du peridio desmuntagarririk, zainek ez dute aldatzen ez den zuri kolorerik, garatxoak handiagoak ditu eta hezetasun gutxiago dagoen lekuetan ateratzen da.[5]

Sasoia eta lekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neguan, azarotik apirilera. Hurritzekin eta ezkiekin mikorrizatzen batez ere.[6]

Banaketa eremua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europa, Turkia, Kaukasia, Iran, Turkmenistan.[7]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. Lur entziklopedietatik hartua.
  3. (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 498 or. ISBN 84-505-1806-7..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 635 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  5. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  6. (Gaztelaniaz) Calvo Pérez Javi. (2006). El mundo de las setas. Asociacion Micológica Fungipedia.
  7. Tuber brumale: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]