Nehemias

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Jerusalemgo harresia, gaur egun.

Nehemias Bibliako pertsonaia da. Bibliak dioenez, Artaxerxes I.aren funtzionario izan zen; benetan existitu izan balitz, K. a. V. mendearen bigarren erdialdean aritu izango zatekeen lan horretan. Bibliak dioenez, Juduen gobernari izan zen, eta Jerusalemgo harresia berriro eraikitzeko eta erlijio-erreforma egiteko ahaleginak egin zituen Esdrasekin batera.

Nehemiasen liburua, bestalde, Bibliako historia-liburuetariko bat da, Esdrasen liburua-ren segida, Esdras II ere deitua, eta egile berarena (K.a. IV. mendea).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]