Neil Diamond

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Neil Diamond
Neil Diamond
Neil Diamond musikaria 2007an.
Datu pertsonalak
Izen osoa Neil Leslie Diamond
Jaio 1941eko urtarrilaren 24a
(73 urte)
Ameriketako Estatu Batuak New York (Estatu Batuak)
Webgunea www.neildiamond.com http://www.neildiamond.com/ www.neildiamond.com
Neil Diamonden erretratua.

Neil Diamond (Brooklyn, New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1941) kantaria eta musikagilea da. Bere baritono ahots gozoagatik eta musika-doinu melodikoengatik ezaguna.

1960ko hamarraldiaren hasieran hasi zen abestiak idazten, Broadwayko Brill Building musika-industriarako. 1965 eta 1968 bitartean pop-musika grabatu zuen Bang diskoetxearentzat: Cherry Cherry (1966), Girl, You´ll Be a Woman Soon (1967). Hurrengo urteetan arrakasta handiko kantuak idatzi zituen, hala nola Sweet Caroline (1969) eta Song Sung Blue (1972). Azkeneko horrekin Estatu Batuetako disko salduenen zerrendako aurreneko lekua lortu zuen. Hot August Night (1973) zuzenean grabatutako diskoan agerian geratu zen bere eta bere entzuleen arteko harreman on eta beroa.

Urte horretan bertan, Hall Bartleten Juan Salvador Gaviota filmaren soinu-bandarekin, filmak berak baino arrakasta handiagoa lortu zuen. Beautiful Noise (1976) diskotik milioi bat disko baino gehiago saltzea lortu zuen. Barbra Streisandekin batera kantatuz grabatu zuen kantak ere, You Don´t Bring Me Flowers (1978), disko salduenen zerrendako lehen postua lortu zuen. Richard Fleischerren Jazz kantaria filmaren bertsio berriaren protagonista izan zen, eta harentzako soinu-banda ere, oso ospetsu egin zena, berak idatzi zuen.

1980ko hamarraldian disko-sail bat argitaratu zuen, arrakasta handiz. Horien artean aipagarriena Primitive (1984) da, hamar disko salduenetako bat izatera iritsi baitzen. 1996an, Atlantako Olinpiar Jokoen kariaz, Tennessee Moon diskoa argitaratu zuen. 2007. urtean, Forbes aldizkarian agertu zern, hobeto ordaindutako munduko 25 artisten artean.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Titulua Diskoetxea
1966 The Feel of Neil Diamond Bang Records
1967 Just For You Bang Records
1968 Neil Diamond's Greatest Hits Bang Records
1968 Velvet Gloves and Spit Uni Records (MCA Records)
1969 Brother Love's Traveling Salvation Show Uni Records (MCA Records)
1969 Touching You, Touching Me Uni Records (MCA Records)
1969 Holly Holy EMI
1970 Gold Uni Records (MCA Records)
1970 Shilo Bang Records
1970 Tap Root Manuscript Uni Records (MCA Records)
1970 Do It! Bang Records
1971 Stones Uni Records (MCA Records)
1972 Moods Uni Records (MCA Records)
1972 Hot August Night MCA Records
1973 Double Gold Bang Records
1973 Rainbow MCA Records
1973 Jonathan Livingston Seagull (soundtrack) Columbia Records
1974 His 12 Greatest Hits MCA Records
1974 Serenade Columbia Records
1976 Beautiful Noise Columbia Records
1976 And the Singer Sings His Song MCA Records
1977 Love at the Greek Columbia Records
1977 I'm Glad You're Here With Me Tonight Columbia Records
1978 Early Classics Frogking Columbia Records
1978 You Don't Bring Me Flowers Columbia Records
1979 September Morn Columbia Records
1980 The Jazz Singer (soundtrack) Capitol Records
1981 On the Way to the Sky Columbia Records
1981 Love Songs MCA Records
1982 12 Greatest Hits, Volume II Columbia Records
1982 Heartlight Columbia Records
1983 Classics: The Early Years Columbia Records
1984 Primitive Columbia Records
1986 Headed For the Future Columbia Records
1987 Hot August Night II Columbia Records
1988 The Best Years of Our Lives Columbia Records
1991 Lovescape Columbia Records
1992 The Greatest Hits: 1966-1992 Columbia Records
1992 Glory Road: 1968-1972 MCA Records
1992 The Christmas Álbum Columbia Records
1993 Up on the Roof: Songs From the Brill Building Columbia Records
1994 Live in America Columbia Records
1994 The Christmas Álbum - Volume II Columbia Records
1996 Tennessee Moon Columbia Records
1996 In My Lifetime Columbia Records
1998 The Movie Álbum: As Time Goes By Columbia Records
1999 The Best of The Movie Álbum Columbia Records
1999 The Neil Diamond Collection MCA Records
1999 20th Century Masters: The Millennium Collection MCA Records
2001 Three Chord Opera Columbia Records
2001 The Essential Neil Diamond Columbia Records
2002 Love Songs (different version) MCA Records
2002 Play Me: The Complete Unix Studio Recordings Plus! MCA Records
2003 Stages Columbia Records
2005 Neil Diamond Gold MCA Records
2005 12 Songs Columbia Records
2008 Home before dark Columbia Records
2009 Hot August Night/NYC (live) MCA Records

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Neil Diamond Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]