Wikipedia, Entziklopedia askea
Neil Roger Jenkins (Church Village, 1971ko uztailaren 8a) galestar errugbilari ohia da, zabaltzaile postuan aritzen zena. 1991ko urtarrilaren 18an egin zuen debuta Galesko selekzioarekin, Cardiffen, Ingalaterraren aurka.[1] Historiako jaurtitzailerik onenetako bat izan da, eta bere selekzioarekin 1000 puntu baino gehiago lortu dituen bakarrenetakoa. 1997ko (Hegoafrika) eta 2001eko (Australia) biretan parte hartu zuen British and Irish Lionsekin.[1]
- 87 test-partida, 1991-2002 bitartean
- 1049 puntu (11 entsegu, 130 transformazio, 235 zigor-ostiko, 10 drop)
- Sei Nazioen Txapelketa