Neit

Wikipedia, Entziklopedia askea
Neit
Antzinako Egiptoko erlijioa
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
Familia
AitaNun
AmaMehet-Weret (en) Itzuli
Seme-alabakSobek eta Apofis

Neit edo Neith, ehiza eta gerraren antzinako jainkosa, ondoren jainko eta gizakien sortzailea, hil jainkoa, jakinduriaren jainkosa eta asmatzailea egiptoar mitologian

  • Izen egiptoarra: Net. Izen greziarra: Neit. Jainko/sa greziarra: Atenea

Ikonografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emakumea, Behe Egiptoko koroa gorriarekin, arkua eta bi gezirekin, edo hontz zuri eta lantza edo ehungile anezka. Kakalardo, erle, behi, arrain, lehoi buruduna, eta, batzuetan, krokodilo bati bularra ematen ere irudikatua izan zen.

Mitologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neit, Tehenut "Libiarra" ere deitua, oso antzinako egiptoar jainkosa da, aro aurredinastikoan jada gurtzen zelarik, non kakalardo forma zuen, ondoren, gerra eta ehizaren jainkosa eta jainkosa asmatzailea izan zen.

Sethen emaztea eta Sobeken ama Antzinako Inperioan, faraoiaren babesletzat hartua eta erlearekin identifikatua. Gainera, Osiris eta Ra babesten ditu bere geziekin, izpiritu gaiztoak lokartzen dituztenak.

Inperio Berrian "jainkosa ama" bihurtzen da, gizon itxurako izakia, jainko eta gizakien sortzailea, unibertsoa, zazpi geziren bidez sortu zuena (edo zazpi hitz, esaten zenez, hitzen bidez ere sortzen baitzuen), zeintzukin jatorrizko muinoa sortu zuen.

Saitar garaian, jainkosa nazional bat da eta "Jainko guztien Ama" bezala izendatua izango da.

Heriotzari dagokionez, hildakoen jainkosa babeslea da, ehuna sortu zuena (honegatik ehungileen patroi bihurtzen delarik), eta, hildakoentzako, bendak zein hil oihalak eskaintzen ditu.

Epitetoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tehenut "Libiarra" deitua izan zen, "Jainkosa Ama" Inperio Berrian "Ra erditu zuena" jatorrizko jainkosa gisa, "jaiotzaren abiarazlea jaiotzarik egon ez izan ondoren"; baita "Krokodiloen bularremailea" Saisen "Izugarria" Esnan, "Mendebaldeko Dama" hil jainkosa bezala.

Gurtza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saisen gurtua izan zen, non Neiten apaizak mediku obstetrak ziren, baita Esna, Menfis, Tanis, Prosopolis eta El Fayumen ere. Bere omenezko jaiak ospatzen ziren Tybi hilabetearen 23. egunean eta Meshir hilabeteko 11.enean.

Izen teoforoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere izena antzinako erreginek eraman zuten: Neithotep, Merytneit, Neit-Ikerty (Nitokris), eta Neitek, Pepi I.a faraoiaren alabak.


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]