Nekane Altzelai

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nekane Altzelai


Eusko Legebiltzarkidea

2005eko maiatzaren 16a - 2009ko urtarrilaren 6a
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko VIII. legealdia

Eusko Legebiltzarkidea

2001eko ekainaren 8a - 2005eko otsailaren 22a
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko VII. legealdia

Eusko Legebiltzarkidea

1998ko azaroaren 25a - 2001eko ekainaren 8a
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko VI. legealdia

Eusko Legebiltzarkidea

1994ko azaroaren 30a - 1998ko irailaren 1a
Barrutia: Gipuzkoa
Hautetsia: Eusko Legebiltzarreko V. legealdia
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakNekane Altzelai Uliondo
JaiotzaTelleriarte1966ko abuztuaren 30a (57 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
KidetzaGreenpeace
Eusko Langileen Alkartasuna
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Eusko Alkartasuna

Nekane Altzelai Uliondo (Telleriarte, Legazpi, Gipuzkoa, 1966ko abuztuaren 30a) politikari gipuzkoarra da.

Ibilbide politikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

18 urterekin afiliatu zen Eusko Alkartasuna alderdira[1].

Eusko Alkartasunako Gipuzkoako Batzorde Eragileko kidea izan zen 1996 eta 2000 bitartean. Halaber, 2000 eta 2004 bitartean Eusko Alkartasunako Batzorde Eragileko kidea izan zen.

EAko eusko legebiltzarkidea izan zen V., VI. eta VII. legegintzaldietan.

2006 urtean, Ahotsak taldeko sortzaileetako bat izan zen Euskal Herriko beste alderdi politiko batuzetako emakumeekin batera.

2008an Espainiako Kongresurako, EAren Gipuzkoako zerrendan lehen postuan aurkeztu zen. Ez zuen behar adinako babesik lortu eta alderdiak ordurarte Espainian zuen parlamentuko ordezkaritza galdu zuen.

2009ko maiatzean, arrazoi politiko eta pertsonalak argudiatuta, Eusko Alkartasunako kide izateari utzi zion 23 urteko militantziaren ondoren[2].

2013an Bake Prozesua Indartzeko Foro Sozialean parte hartzen hasi zen, Ahotsakeko kide modura.

Ekonomi eta Enpresa Zientzietan lizentziaturik, garapen lankidetzan aritzen diren hainbat erakundetako zein Greenpeace-ko kidea da. ELA sindikatuan eta Ekonomilarien Euskal Kolegioan afiliatua dago.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Norberaren minak eta besteenak ulertuta, elkarrekin bizi gaitezke». (Noiz kontsultatua: 2020-04-18).
  2. «La ex parlamentaria Nekane Altzelai ha solicitado la baja en Eusko Alkartasuna | País Vasco | elmundo.es» www.elmundo.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-18).