Nekane Lasarte

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 00:15, 28 apirila 2015

Nekane Lasarte Makulegi (Donostia, Gipuzkoa) gipuzkoar sopranoa da.

Biografia

Donostian eta Parisen egin zituen musikako ikasketak. Pizkundeko nahiz barrokoko musika landu du, batez ere. 1949tik 1960ra bitartean, 250 emanaldi inguru eskaini zituen Etorki, Stella Maris eta Uso Txuri abesbatzekin. 1961etik 1965era bitartean, aldiz, Nadia Sauvageren Compagnie Grand Siècle taldearekin kantatu zuen (1.500 emanaldi).

1980. urteaz geroztik, Espainiako eta Euskal Herriko orkestrak lagunduta kantatu izan du. Euskal Telebistan, Frantziakoan, Belgikakoan, Alemaniakoan eta Espainiakoan kantaldiak eskaini ditu. Kantu-irakasle da, baita oso gogoko dituen Erdi Aroko eta Pizkundeko musikan aditua ere. Aro horietako musika lantzen duen Eresmin Abesbatza sortu zuen, hain zuzen, 1994an, eta horren zuzendari da. Adineko lagunez osatutako bi abesbatza ere zuzentzen ditu. Eresmin abesbatzarekin Lau Haizetara diskoa kaleratu zuen 2000. urtean, antzinako musikari eskainia.

Erreferentziak