Nekane Sarobe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nekane Sarobe
Bizitza
JaiotzaDonostia1953ko otsailaren 5a (71 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea eta bikoizlea
Shin-Chan, bikoiztu duen pertsonaia handienetako bat

Nekane Sarobe (Donostia, 1953ko otsailaren 5a) gipuzkoar bikoizketa-aktorea da. Shin-chan marrazki bizidunetan lan egin du.[1]

Biografia[1][aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ttorre baserriko alaba zaharrena da. Baserrian zoriontsua izan arren, lan asko egitea tokatu zaio txikitatik; garai batean hala zen eta. Beraz, baserriko lan asko egindakoa da: aitzurrean, sardeketan, bakantzen (baratzeko landare txikiak kentzen, handiak uzteko), zopizartzen (belar txarrak kentzen)... Gogortu egin zen lan hori egiten, orduko baserriko ume guztiak bezala. Gogortu ez fisikoki, bizitzaren aurrean baino. Baserriko umeak zaildutakoak izaten dira. Edozertara jartzen dira, bizitzak horixe erakutsi dielako, lan asko egin behar dela. Horri erresilientzia deitzen zaionez, bere burua erresilientetzat dauka. Ez du egoera larririk bizi izan, baina bai, zailduta dago eguneroko gorabeheren aurrean.

Baserrian hasi eta denboraz, hirira joan zen, Donostiako Añorga auzora hain zuzen.

Txikitatik argi zuen ama izan nahi zuela, ez zuen beste asmorik bizitzarako. Lehen umea 21 urterekin izan zuen. Bikoizten hasi aurretik antzerkia egina zuen, baina maila txikian, talde bateko kide izan gabe.

Lan ibilbidea[1][aldatu | aldatu iturburu kodea]

1982 aldera, ETB sortu zenean, ahotsak-eta, eskatzen hasi ziren. Lagun kazetari batek eman zion casting-aren berri.Aurkeztu eta ahotsarengatik hartu zuten, erregistro zabala baitu. 28 urterekin hasi zen bikoizketak egiten eta umetxo bat, adineko emakume bat edo adin askoko jendea tartean bikoizten zituen. Haur eta helduak harrituta gelditzen dira: Shin-Chan mutikoaren ahotsa emakume batek egindakoa dela jakitean. Modu bizian eta aberatsean hitz egiten du, berezkoa du, beti izan da oso adierazkorra.Animaliekin harreman berezia du. Txakurrak izan ditu, besteak beste, Potxin, Matxin, Txiki eta Elur. Ondo komunikatzen da haiekin, hiz eginda edo keinuak eginda. Lankide izan duen Arantxa Moñuxek (Nobita) zera dio, animaliak oso gustuko dituela, eta, ahotsaren bidez haiekin komunikatzea lortzen duela.

Pertsonaia bat ematen diotenean, askotan gertatzen da lehenengo take-etan (grabaketetan) jartzen dion ahotsa ez izatea gero edukiko duena, pertsonaia ezagutuz eta borobilduz joaten baita. Pertsonaiak agintzen du, esan egiten dio. Ahotsarekin jarrera bat adierazten da. Adibidez, Kalimerorekin asko disfrutatu zuen. Hain koitadua sentitzen zen eta sentiarazten zuen, beti erdi negarrez.

Euskarazko bikoizketa gehienak, %95, marrazki bizidunetakoak dira. Izatez, berak ez zuen erabaki marrazki bizidunetan aritzea. Hasieran telesailak eta filmak ekoizten ziren, baina gerora gutxituz joan zirenez, marrazkietako pertsonaia asko egin ditu. Lehen arantzatxo bat zuen helduentzako lan gehiago ez egiteagatik, baina denboraz berdin izan dio.

Gero, Txopinko (Dotakonen arreba) egin zuen, bere lehenengo pisuzko pertsonaia izan zen. Atal asko egin zituen, eta beretik emateko aukera eskaini zion lehenengo pertsonaia izan zen. Haurrek asko maite zuten, horregatik umeen bila ikastolara joaten zenean, Txopinkoren ahotsa egiteko esaten zioten ikaskide guztiek eta egin egiten zuen. Orduan konturatu zen marrazkiek eragin handia zutela.

Bikoiztea lan gogorra da, ahotsa zaindu behar baita. Ordu asko ahotsa “bortxatzen”  egoten denez,  beti ikusiko dugu zapia eztarrian duela, neguan zein udan.

Gidoia jarraitu behar izaten da, testua jarraitu behar da. Batzuetan, Shin-Chanekin esaterako, aldaketa batzuk egiten zituzten, pertsonaiara moldatzeko, txiste gehiago jartze aldera, baina mezua aldatu gabe.

Euskarazko bikoizleen maila nahiko altua izan da. Gero eta zaharragoak dira bikoizleak, eta ez da gazterik txanda hartzeko. Pello Artetxe bikoizleak esan zuen, euskarazko bikoizketaren egoera dramatikoa dela, 1980ko hamarkadaren hasieran 1.800 ordu bikoiztu baitziren, eta, 2016an, 109 baino ez. Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikan, krisia dela eta, Galizia eta Katalunian ez bezala, ez dago ordu gehiago bikoizteko inongo asmorik.

Nekanek dio bikoiztetik ezin dela bizi, baina umeek merezi dutela, errepikatzearen errepikatzeaz buruz dakizkitelako elkarrizketak.

Doraemon, Singapurreko Museo nazionalean

Marrazki bizidunetan bikoiztutako pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c Lartzanguren, Edu. ««Shin-Chanek nire barruko ume muturzikina atera zuen»» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-02-08).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]