Nekazaritza
Wikipedia(e)tik
Nekazaritza edo Laborantza lehen sektore ekonomikoaren jardueretako bat da, landa inguruetan garatutakoa gehienbat. Lurra landuz bertatik produktuak, barazkiak eta fruituak, lortzen dituzte nekazari edo laborariek. Herrialde askotan ekonomiaren oinarria da.
Badago biziraupenerako nekazaritza, non nekazariak berarentzat eta bere familiarentzat nahikoa den janaria lortzen duen; eta baita, nekazaritza industriala ere, non nekazariak hazten dituen landareek irabazi ekonomikoak emateko nahikoak diren.
Askotan, oso lotuta dago abeltzaintzarekin, Euskal Herriaren kasuan baserriaren inguruan tipikoki.
Eduki-taula |
[aldatu] Nekazaritza teknikak
- Nekazaritza intentsiboa: ahalik eta ekoizpen handiena lortzeko, lurra ezik beste ekoizpen-faktoreren baten erabilera-maila altua duena (adibidez, negutegietan kapital-faktorearen eta teknologiaren erabilera nabarmena dago).
- Nekazaritza estentsiboa: lurra ekoizpen-faktore nagusi duena eta teknologia-maila eskasa eta lan gutxi eskatzen dituena, produktibitatea klima eta bestelako faktore naturalen esku utziz.
Horietaz aparte, beste era batera ere sailkatu daiteke nekazaritza:
- Lehorrekoa: euri urez edo akuiferoetako urez balikatuta, nekazariak, landareak ureztatzen ez dituenean, berauek naturatik jasotzen dutelako.
- Ureztatua: nekazariek landareak ureztatzen dituzte landareok ur nahikorik lortu ezin dutelako, edo lorturikoa baino gehiago behar dutelako.
[aldatu] Gaur egun
Baserri exodoa eman zenetik, lehen sektore ekonomikoak indarra galdu du, bigarrenaren eta hirugarrenaren aldean.
Nekazaritza biologikoa edo naturala edo nekazaritza transgenikoa edo ADN aldatutako landareetatik lortutako jakiak bereizten dira.
- Hiru teknika ezberdin bereizten dira nekazaritzan:
Aldaxkak: Landare baten (geranioaren) zurtoin zati bat moztu eta lurrean landatu. Belaunketa: Estoloiak duten landareekin egiten da (marrubi landarea), gizakiak estoloia makurtzen du lurrerantz eta bertan sartzen du gero hau sustraitzeko. Txertaketa: Teknika hau espezie bateko adar bat beste espezie bateko zurtoinean txertatzean datza. Oso erabilia da fruta arboletan , hauen ezaugarriak (zaporea, gogortasuna...) nahasteko.
[aldatu] Elkarteak
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- (Euskaraz)(Gaztelaniaz) Euskal Herriko Nekazarien Elkartasuna (EHNE)