Nekrosi
Wikipedia(e)tik
Nekrosia istripu motako heriotz zelular itzulezina da. Grezieratik dator, "nekros" eta bere esanahia heriotza da. Agente kaltegarri batek sotutako lesio larria da, konpondu edo sendatu ezin dena.
Zelula energiarik gabe gelditzen da, mitokondrioen lesioa ageri da eta zelula mintza urarekiko iragazkor bihurtzen da. Edema sortu eta lehertu egiten da zelula, bere edukia kanpora isuriz. Ondoren, hantura eta orbaintze prozesuak martxan jartzen dira.
Nekrosiaren eragileak [aldatu]
- Iskemia eta hipoxia
- Traumatismoak
- Substantzia kimikoak
- Infekzioak
- Erradiazio ionizatzaileak
- Asaldura genetikoak
- Aldaketa termikoak
- Agente immunologikoak
Nekrosi motak [aldatu]
Ehun nekrosatuaren eboluzioa kontuan izanik hiru nekrosi mota bereizten dira:
- Liku-fakziozko nekrosia: entzima katalitikoek autolisia eragiten dute. Abzesuetan agertzen da eta nerbio-sistema zentralaren tipikoa da.
- Nekrosi koagulatiboa: azidosiak proteinak eta entzimak deusezten ditu eta nekrosi gunean ehuna zuntzez ordezkatua izaten da. Esaterako, iskemia.
- Nekrosi kaseosoa: substantzi lipidikoak pilatzen dira fokuan. Tuberkulosia kasu.