Nell (filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Nell 1994ko Michael Apted estatubatuar zinema zuzendariaren drama filma bat da. Mark Handley gidoigile eta idazlearen Idioglossia antzezlanean oinarritua dago. Jodie Foster, Liam Neeson, Natasha Richardson, Richard Libertini eta Nick Searcy aktoreek antzeztu zuten.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Ipar Carolinan Lowell doktorea (Liam Neeson) baso eremuko etxe batean isolaturik bizi zen emakume baten heriotza egiaztatzera, ordurarte inork haren izatearen berririk ez zuen Nell (Jodie Foster) izeneko alabarekin topatu da, hil berria den amak gizasemeekiko beldurran hezitua eta inork ulertzen ez duen soinuzko hizkuntza batean mintzatzen delarik. Hogei urte besterik ez dituenez, basoz beteriko eremu hura ez beste ez du inoiz etxe hartatik kanpoko mundua ezagutzen. Lowellek neska gazteari ola lagundu ez dakienez, Paula Olsen (Natasha Richardson) psikologoari hura hezi eta bergizarteratzeko laguntza eskatuko dio.

Aktoreak

Kanpo loturak