Nellie Bly

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elizabeth Cochran Seaman
Elizabeth Cochran Seaman
Datu pertsonalak
Izen osoa Elizabeth Cochran Seaman
Ezizena Nellie Bly
Jaio 1864ko maiatzaren 5a
Cochran's Mills (Pennsylvania, AEB)
Hil 1922ko urtarrilaren 27a (57 urte)
New York (New York, AEB)
Bikotekidea(k) Robert Seaman (1895–1904)
Sinadura

Elizabeth Cochran Seaman (Cochran's Mills, Pennsylvania, AEB, 1864ko maiatzaren 5a - New York, New York, AEB, 1922ko urtarrilaren 27a), Nellie Bly izenez ezagunagoa, estatubatuar kazetaria izan zen.

Biografia

Nellie Bly, 1880eko hamarkadaren amaieran.

1890ean, Nellie Bly kazetari estatubatuarrak Jules Verneren Phileas Fogg pertsonaia ezaguna emulatu nahi izan zuen, munduari 80 egunean bira osoa eginez. Fikziozko balentria hobetu egin zuen: 1890eko urtarrilaren 25ean itzuli zen New Yorkera, eta Foggek baino zazpi egun gutxiago behar izan zituen planeta inguratzeko[1].

Ez zen hura izan Elizabeth Cochraneren lorpen bakarra. Besteak beste, 1887an, eritasun mental bat zuela itxuratuz, erietxe psikiatriko batean sar zezaten lortu zuen. Hamar egunean erietxeko baldintza onartezinak sufritu ondoren, New York World egunkarian salatu zuen bizi izandakoa. Kasua epaitegietara iritsi zen, eta erietxeko baldintzak hobetzea erabaki zutenean kazetariaren gomendioak aintzat hartu zituzten[1].

Erreferentziak

  1. a b Irazustabarrena, Nagore. (2015-02-08). «Munduari bira 72 egunean» Argia CC-BY-SA lizentzia.