Nellim

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ibaiertzeko Nellim.

Nellim (inariko samieraz: Njellim; skolt samieraz: Njeä´llem) Inari udalerria osatzen duten herrixketako bat da. Gutxi gorabehera 190 bat biztanle ditu eta Ivaloren ondoan dago, Inarijärvi aintziraren hego-ekialdean eta Errusiar mugatik gertu.

Herrixkan, hiru kultura ezberdineko biztanleak daude: bertako jatorrizko biztanleak, inariko samitarrak; II. Mundu Gerraren ondorioz Finlandiara erbesteratuak izan zuten Errusiako samitarrak, skolt samitarrak; eta 1940ko hamarkadan iristen hasi ziren hegoaldeko finlandiarrak.

Eskola publikoa eta zerbitzu gutxi batzuk daude bertan, hala nola hotela edo 1987. urtean skolt samitarrak eraiki zuten eliza ortodoxo errusiarra.

Vätsäri eta Tsarmitunturi eremu basatietatik gertu dago eta 2005. urtean, Greenpeaceko hainbat lagun hurbildu zen udalerria, basoari abeltzaintzarako leku gehiago kentzea galerazteko.

Eliza ortodoxo ezaguna.

Azkenean eremu naturala mantentzea adostu zuen Finlandiako Gobernuak.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]