Nelson zutabea (Dublin)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Nelson zutabea
Nelsons Pillar Dublin.jpg
Nelson zutabea eta O'Connell Street etorbidearen irudia.
Udalerria Dublin
Herrialdea  Irlandako Errepublika
Koordenatuak 53°20′57″N 6°15′35″W / 53.34917°N 6.25972°W / 53.34917; -6.25972Koordenatuak: 53°20′57″N 6°15′35″W / 53.34917°N 6.25972°W / 53.34917; -6.25972
Garaia 1808-1966
Nelson zutabea (Dublin) non dagoen adierazten duen Dublin erdiguneko mapa
Nelson zutabea (Dublin)

Nelson zutabea (irlanderaz Colún Nelson eta ingelesez Nelson Pillar, Nelson's Pillar edota The Pillar) Irlandako Errepublikako Dublin hiriburuko O'Connell Street etorbidean kokatzen zen monumentu edo oroitarri bat izan zen, oroitarri honen gainaldean Horatio Nelson ingeles ofizial ospetsuaren estatua bat altxatzen zelarik, hortik oroitarriaren izena.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oroitarri hau 1808an Horatio Nelson ingeles ofiziala eta Trafalgarko guduan lortutako garaipenaren omenez eraiki zen. Halere, 1966ean IRAk bonba baten bidez suntsitu zuen.[1] Urte hartan bertan The Dubliners musika taldeak gertakari honi buruzko Nelson's Farewell abestia konposatu eta argitaratu zuen.

Hortaz, gaur egun bertan ez da eraikin honen arrastorik gelditzen, aldiz, gaur egun leku honetan The Spire delako altzairu herdoilgaitzezko kono luze kokatzen da.

Oroitarria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Monumentua doriar estiloko 36,9 metroko garaiera duen zutabe batek osatzen zuen, bere gainaldean 4 metro dituen Horatio Nelsonen estatua bat altzatzen zelarik, estatua hau Cork hiriko Thomas Kirk eskulturgilearen lana zen. Denera monumentuak 40,9 metroko garaiera zuen (Londres hirian kokatzen den Trafalgar Square plazako Nelson zutabea baino 10,7 metro motzagoa delarik). Zutabearen diametroa behealdean 4 metrokoa zen, aldiz goialdean 3 metrokoa zelarik.[2]

Ikusgai zeuden zutabearen zati guztiak Wicklow konderrian dagoen Kilbride udalerriko granitoz eginak zeuden. Barnealdea berriz kareharri beltzez osatuta zegoen.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Maurice Craig (1969), Dublin 1660-1860, Allen Figgis, Dublin
  2. Patrick Henchy (1949), Nelson's Pillar, Dublin Historical Record, Volume X, no. 2

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]