Neoliberalismo
Neoliberalismoa Estatuaren esku-hartze mugatua onartzen duen liberalismo-mota da. 1930 inguruan agertu zen neoliberalismoa, krisiari eta SESBen sendotzeari aurre egiteko helburuekin. Neoliberalismoaren jarraitzaileen ustetan, monopolioak izateak, merkatu librean desegokitasunak sortzen dituenez, estatuaren esku-hartze ekonomiko mugatua eskatzen du, monopolioek sortutako desorekak saihesteko; neurri horiekin batera, zerga erreforma eraginkorra ezarri beharra dago gastu publikoa, geroz eta handiagoa, finantzatu ahal izateko.
Neoliberalismoa Euckenen inguruan (Röpke, L. Erhard) sorturiko ekonomialari-taldearen doktrina da. Talde horren helburu nagusiak ekonomiaren deszentralizatzea, salneurrien askatasuna bultzatzea, kanpoko merkataritzaren liberalizazioa eta ekintza monopolistak desagertzea ziren, aurrekontuen oreka ziurtatuz. Alemaniako miraria, gerra ondoko Alemaniaren garapena ekarri zuen politika ekonomikoak, puntu horiek hartzen ditu oinarritzat. Estatu Batuetan garrantzi handia izan du neoliberalismoaren ildotik Chicagoko unibertsitatean sortu zen ekonomialari-taldeak.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.