Nerbio-sistema zentral

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
NSZren eskema:
1. Entzefaloa
2. Nerbio-sistema zentrala
(entzefaloa eta NSZ)
3. Bizkarrezur-muina

Nerbio-sistema zentrala (NSZ) organismo zelulanitzetan gorputzaren atal guztien aktibitatea koordinatzen duen nerbio-sistemaren atala da. Ornodunetan meningeetan sartuta dago eta entzefaloak eta bizkarrezur-muinak osatzen dute. Entzafaloa buruhezurrak babestuta dagoen bitartean, bizkarrezur-muina ornoek babesten dute.

Organo hauek aurkitzen diren barrunbeak likido zefalorrakideo izeneko likido koloregabe eta gardenez beteta daude. Likido honen funtzioak anitzak dira, esaterako, substantzia jakin batzuen elkartrukerako, hondakin produktu batzuen iraizketarako edo oreka ionikoa mantentzeko balio du.

Nerbio-sistema zentrala osatzen duten zelulek substantzia grisa (gorputz neuronalez osatua) eta substantzia txuria (dendrita eta axoiez osatua) eratzen dituzte.

NSZ-aren funtzioa zentzu desberdinek jasotako sentipenak jaso, prozesatu eta erantzunak bidaltzea da. Gure gorputzean dagoen sistema garrantzitsuenetakoa dela esan daiteke.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nerbio-sistema zentral Aldatu lotura Wikidatan