Nerbioi
|
|||
|---|---|---|---|
| Kokapena | Burgos, Araba eta Bizkaia | ||
| Luzera | 72 km | ||
| Arroa | 1.900 km² | ||
| Emaria | 9,6 m³/s | ||
| Iturburua Koordenatuak |
Delika, Araba (800 m) 42°55′36″N 2°58′48″W / 42.92667°N 2.98°W |
||
| Ibai ahoa Koordenatuak |
Ibaizabal > Bizkaiko Golkoa 43°14′25″N 2°52′35″W / 43.24028°N 2.87639°W |
||
Nerbioi[1] Bizkaiko hego-mendebaldeko eta Arabako ipar-mendebaldeko ibai bat da, Ibaizabalen ezkerraldeko ibaiadarretako bat. Guztira 72 km-ko ibilbidea du. Nerbioi izena Nerva erromatar jainkoaren omenezkoa da. 530 km2-ko arro hidrografikoa du. Arro horren hegoaldean Gilarte mendatea dago (850 metrokoa).
Eduki-taula |
Ibilbidea [aldatu]
Arabako Delika herriaren goiko aldean jaiotzen da, 222 metroko ur jauzi ikusgarrian, Urduñako mendien goialdean, Santiagoko pagadian. Bizkaiko Urduñako lurrak igaro eta gero, Arabako Amurrio eta Laudio zeharkatzen ditu, berriro eta behin betiko Bizkaiko lurretan sartu baino lehen. Gero, Arakaldo, Ugao eta Arrigorriaga zeharkatuta, Basaurin ematen dizkio bere urak Ibaizabali, bere 72 kilometroko ibilbidearen bukaeran. Ibilbideak, oro har, hego-ipar norabideari jarraitzen dio.
Ibaiadarrak [aldatu]
Ezkerretik [aldatu]
Eskuinetik [aldatu]
Ibaizabalekin elkartzea [aldatu]
Basaurin Ibaizabal ibaiarekin elkartzen da. Bertan Nerbioi-Ibaizabal sistema sortzen da. Orain dela urte batzuk arte ondoren sortzen zen ibaiari Nerbioi izena ematen zitzaion, baina gaur egun Ibaizabal deitzeko ohitura handiagoa dago.
Ibaiaren kutsadura [aldatu]
2009ko martxoan, Euskal Autonomia Erkidegoko sei ibairen kutsadura mailak Europar Batasunak ezarritakoak baino altuagoak zirela jakinarazi zen Uraren Esparru Zuzentarauaren bitartez. Ibai hauek ziren: Oria, Deba, Cadagua, Nerbioi, Ibaizabal eta Zadorra. Horien uretan, legeak arautu baino kopuru handiagoan zeuden kromoa, butilestanioa, lindanoa, kuprea, zianuroa eta merkurioa.[2]
Egoera horren kausa dira, besteak beste, ibai ertzeetako industria jarduerak, arazketarik eza eta nekazarien isurketak. Hala ere, Euskadiko Ur Agentziak (URA) esan zuenez, arazoa ez zen ibaiak zikinago zeudela, baizik eta Europar Batasunak legeak gogortu zituela.
Gainera, Administrazio publikoek oraindik ere ez dituzte betetzen Europar Batasunaren 91/271 Zuzentaraua (1991. urtekoa) eta hura betearazteko Espainiako 11/1995 Errege Dekretua (1995. urtekoa). Hiriguneetako hondakin urak tratatzeari buruzko bi lege horietan zehaztuta dago hondakin ur guzti-guztiak bildu eta araztu egin behar zirela 2006ko urtarrilaren 1erako. Bereziki larria da egoera Nerbioi ibaian, Aiaraldean industria jarduera handia dagoen arren ez baitute araztegirik; eta Urduñan ere ez.[3][4][5]
Erreferentziak [aldatu]
- ↑ Euskaltzaindia: 166. araua: Euskal Herriko ibaiak.
- ↑ Txus Díez: «Seis ríos vascos presentan niveles de contaminación superiores a las exigencias de la Unión Europea», Diario de Noticias de Álava, 2009-02-09.
- ↑ Ekologistak Martxan: «Informe Banderas Negras 2006: ni un ladrillo más».
- ↑ Ekologistak Martxan: «Informe Banderas Negras 2007: metástasis costera».
- ↑ Ekologistak Martxan: «Informe Banderas Negras 2008: hipoteca costera».
Ikus, gainera [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
Nerbioi ibaiaren inguruko informazioa
|
||||||||||||||