Nerbioi ibarra
Nerbioi ibarra Bizkaiko hegoaldean dagoen eskualdea da. Nerbioi ibaiak ingurunea zeharkatzen du eta izena ematen dio, eta Basaurin Ibaizabalekin bat egiten du. Geografikoki, Ganekogortako mendilerroa ibarrean zabaltzen da.
Bestela, haran honetan sar daiteke Arabako Laudio herria ere bai.
Udalerriak [aldatu]
- Basauri: 43.085 biztanle (2001)
- Galdakao: 29.544 biztanle
- Laudio: 18.931 biztanle
- Arrigorriaga: 12.340 biztanle
- Etxebarri: 7.043 biztanle
- Ugao: 4.104 biztanle
- Urduña: 3.982 biztanle
- Orozko: 2.116 biztanle
- Zaratamo: 1.651 biztanle
- Zeberio: 995 biztanle
- Arrankudiaga: 775 biztanle
- Arakaldo: 95 biztanle
Euskara [aldatu]
gaztelaniatze prozesua handia izan da Nerbioi ibarrean azken hamarkadetan, bereziki udalerri handietan gertatutakoa. Euskaradunak bizi dira bereziki landa-eremuetan eta herri txikienetan, eta bestela batuaren bidez hizkuntzaren berreskurapena saiatzen ari dira, beste toki batzuetan bezala. Izan ere, ikastolak ditugu gaur egun Galdakaon ("Eguzkibegi") edo Basaurin ("Arizko ikastola") eta bertso-eskolak Basauri, Arrankudiagan eta Arrigorriagan.
Euskaldeko berezko euskalkia mendebaleko euskararen aldaera bat da, sartaldeko multzokoa.
Ikus, gainera [aldatu]
|
|||||||||||||||||||||||||