Nerbioiko Sari Handia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nerbioiko Sari Handia
Sorrera 1966
Herria Portugalete, Bizkaia
Antolatzailea Portugaleteko Udala
Modalitatea lerrokatua
Garaipen gehien Euskal Herria Orio (10)
Azken ekitaldia 2003 (azkena)
Irabazlea(k) Espainia Astillero

Nerbioiko Sari Handia 1966 urtetik 2003 arte Portugaleteko uretan jokatu zen estropada garrantzitsua izan zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

50 eta 60. hamarkadetan urtean Kontxako Bandera, A Coruñako Generalisimoaren Kopa eta Espainiako Traineru Txapelketa baino ez ziren jokatzen. Bizkaian ere estropada handi bat antolatzeko asmotan sortu zen Nerbioiko Sari Handia. Lehenengo edizioa 1966ko urriaren 1 eta 2an izan zen eta Pedreña nagusitu zen Hondarribia eta San Juanen aurretik.

1971ean El Corte Ingles Bandera jokatzen hasi zen Nerbioiko saria izan eta astebete beranduago. Bandera bi hauek klasiko bihurtuz joan ziren urteak pasa ahala eta beti denboraldiko azken bi estropadak izaten ziren. 2003an izan zuen azken ekitaldi handia Nerbioiko Sari Handiak. 2003an bizkaitar traineruentzako bigarren bandera bat antolatu zen eta 2004ean jarraipena izan zuen. El Corte Ingles Banderak aldiz oraindik ere jarraitzen du TKE Ligaren barruan.

Portugaleteko estropada eremua bikaina da ikusleentzat baina kirolari dagokionez kaleen artean neurriak estuagoak dira eta istiluak gertatu izan dira. Bestalde kaleen arteko diferentzia ere haundia izaten da eta hainbat sistema frogatu izan dira diferentzia hauen eragina gutxitzeko.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Irabazlea Bigarrena Hirugarrena
1966 Pedreña Hondarribia San Juan
1967 Hondarribia Orio Astillero
1968 Hondarribia Lasarte Pedreña
1969 Lasarte San Juan Hondarribia
1970 Orio Astillero Lasarte
1971 Astillero Orio Lasarte
1972 Astillero Getaria Orio
1973 Orio Lasarte Hondarribia
1974 Orio Lasarte Astillero
1975 Lasarte Castro Urdiales Orio
1976 Santurtzi Orio Lasarte
1977 Santurtzi Orio Kaiku
1978 Kaiku San Juan Santurtzi
1979 Santurtzi Kaiku Orio
1980 Kaiku Hondarribia Santurtzi
1981 Kaiku Zumaia Algorta
1982 Kaiku Santurtzi Algorta
1983 Zumaia Santurtzi Kaiku
1984 Zumaia Orio Algorta
1985 San Juan Kaiku Zumaia
1986 Zumaia San Juan Kaiku
1987 San Pedro Zumaia San Juan
1988 San Juan San Pedro Santurtzi
1989 San Pedro San Juan Santurtzi
1990 San Pedro San Juan Zierbena
1991 San Pedro Orio Zierbena
1992 Donibaneko Arraunlariak Arraun Lagunak Santurtzi
1993 San Pedro Donibaneko Arraunlariak Ciudad de Santander
1994 San Pedro Donibaneko Arraunlariak Orio
1995 Orio Donibaneko Arraunlariak San Pedro
1996 Orio San Pedro Hondarribia
1997 anulatua
1998 Orio San Pedro Santurtzi
1999 Orio Koxtape Urdaibai
2000 Orio Koxtape Trintxerpe
2001 Orio Santurtzi Castro Urdiales
2002 Orio Urdaibai San Juan
2003 Astillero Orio Castro Urdiales

Laburpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elkartea Garaipenak Urteak
Orio 10 1970,1973,1974,1995,1996,1998,1999,2000,2001,2002
San Pedro 6 1987,1989,1990,1991,1993,1994
Kaiku 4 1978,1980,1981,1982
Santurtzi 3 1976,1977,1979
Zumaia 3 1983,1984,1986
San Juan (Koxtape+Donibaneko) 3 1985,1988,1992
Astillero 3 1971,1972,2003
Hondarribia 2 1967,1968
Lasarte (Michelin) 2 1969,1975
Pedreña 1 1966

Bizkaitarren BBK Saria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2003an eta 2005ean traineru bizkaitarren artean jokatu zen saria antolatu zen.

Urtea Irabazlea
2003 Bateratze (Arkote-Elantxobe)
2004 Arkote
2005 Santurtzi

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]