Neretva
Wikipedia(e)tik
|
||||||
|---|---|---|---|---|---|---|
| Kokapena | ||||||
| Luzera | 225 km | |||||
| Arroa | 10380 km² | |||||
| Emaria | 341 m³/s | |||||
| Iturburua | Dinariar Alpeak, Bosnia-Herzegovina | |||||
| Ibai ahoa | Ploče (Kroazia), Itsaso Adriatikoa | |||||
Neretva[1] (zirilikoz Неретва), Herzegovinako Dinariar Alpeetan sortu eta Itsaso Adriatikoan dagoen Ploče herrian (Kroazia) delta osatuz itsasoratzen den ibaia da.
Hasi bezain laister arroil handia sortzen du eta Mostarrera bidean (Bosnia-Herzegovina) hiru urtegi zeharkatzen ditu. Eskuin aldetik Rakitnica, Rama eta Trebižat errekak gehitzen zaizkio eta ezkerretik Buna eta Bregava. Azken 30 kilometrotan delta zabala osatzen du Itsaso Adriatikoan sartu aurretik. Azken 22 kilometroak baino ez dagozkio Kroaziari.
Zeharkatzen duen hiri garrantzitsuena Mostar da. Bertako zubi zaharra, Stari Most UNESCOk Gizateriaren ondare izendatu zuen 2005ean.
Neretva izena [aldatu]
- IX mendean Neretva ibaiaren inguruan Neretvako printzerria osatu zen, Pagania bezala ezagunagoa izan zena.
- Gaur egun Kroaziako eskualde bat Dubrovnik-Neretva eskualdea da.