Nerik

Wikipedia, Entziklopedia askea

Nerik, hitita hiri bat izan zen. Haren kokaleku zehatza ez da ezaguna. Erresumako hiriburu Hattusasetik iparraldera zegoen, eta Purulli izeneko jaialdiagatik zuen garrantzia: urtero ospatzen zen Nerik hirian, ekaitzaren jainkoaren omenez.

Hattiek —indoeuroparra ez zen hizkuntza bat hitz egiten ez zuen herri batek— sortua, hititar inperioraren barnean izan zen Hattusili I.aren erregealdian (K.a. 1650-K.a. 1620), eta hantxe iraun zuen harik eta Hantil II.aren garaian —K.a. XV. mendeangasgastarrek inbaditu zuten arte.

Hiria galdu ondoren, hititek, ospakizun erlijiosoa Hattusasen egin zuten, harik eta, Muwatallis II.aren eta Urhi-Teshuben garaian ((K.a. 1292-K.a. 1265), Hattusili III.ak hiria birkonkistatu zuen arte. Orduan, berriz ospatu zen han Purulli jaialdia. Hattusili III.ak garaipen honi zor dio, hain zuzen ere, ondoren errege izatea ahalbidetu zion ospearen zati handi bat. Horregatik, bere lehen semea Nerikkali izena jarri zion, hiriaren omenez.

Ez da ezazuna zer gertatu zitzaion, Itsasoko herrien inbasioekin hititak desagertu ondoren (K.a. 1200ean). Beharbada, gasgastarrek arpilatu edo suntsitu zuten.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]