Nerva

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau Erromatar Inperioko enperadoreari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus Nerva (argipena).
Nervaren bustoa, Narni, Italia

Nerva, latinez Marcus Cocceius Nerva, (35eko azaroaren 8a - 98ko urtarrilaren 27a) Erromako enperadorea izan zen 96tik hil zen arte. Vespasiano bezala, familia probintziakoa zen, ez Erromako elitekoa. Hala ere, azken enperadore italiarra izan zen.

Nervak ez zuen ohiko cursus honorum-a egin, nahiz eta Vespasianorekin (71an) eta Domizianorekin (90ean) kontsul izendatu zuten. Domizianoren erresuma ikaragarriaren ondoren, konspiratzaileek Nerva izendatu zuten enperadore. Hautaketa hori Nervaren adinak (61 urte zituen) eta seme-alabarik ez izanak eragin ahal izan zuten.

Nervak doinu berria eman zion Erromako giro politikoari: traizioaz leporatutakoak aske utzi zituen eta traizioarengatik auziperatzea zigortu zuen. Bahitutako ondasun asko itzuli zituen eta Senatuaren parte-hartzea bultzatu zuen. Neurri horien helburua herriaren entzutea lortzea bazen ere, Domizianoren itzalak bizirik jarraitzen zuen, batez ere armadaren artean. Hori zela eta, 97ko urrian, Pretoriar Goardiak Jauregi Inperialari eraso egin zion eta Nerva bahitu zuen. Haien eskakizunen aurrean amore eman behar izan zuen Nervak: Domizianoren hiltzaileak zigortu zituen eta matxinatutako pretoriarrei eskerrak eman izan zizkien.

Orduan, Nervak Traiano, Germaniako legioen jenerala, semetzat eta oinordekotzat hartu zuen. Traianok Nervaren kontrako matxinadaren erantzuleak zigortu eta hil zituen. 98an, sukarra eta hotzikara zela kausa, hil zen Nerva.


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Nerva