NetBeans

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
NetBeans IDE
Garatzailea
Informazio orokorra
Plataforma anitzekoa
Java SDK
CDDL edo GPL2
-

NetBeans Sun Microsystems enpresak bultzatutako Programazio Ingurune Bateratua (IDE, Integrated Development Environment) da. Ingurune hau erabilita Java, JavaScript, PHP, C, C++, Python, Ruby edo Groovy bezalako programazio lengoaietan idatzitako aplikazioak garatu daitezke.

NetBeans Java programazio lengoaian idatzia dago eta Java Makina Bitual (JVM) bat instalatuta duen edozein ordenagailutan lan egin dezake, Windows, Mac OS, Linux eta Solaris sistema eragileak barne.

Kode irekiko proiektu hau 2000. urtean jaio zen eta gaur egun erabiltzaile kopuru garrantzitsu bat, etengabeko hazkuntzan dagoen komunitate bat eta 100 sozio inguru ditu mundu osoan.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

NetBeansen jatorria 1996. urtean aurkitzen da, Xelfi izenpean. Xelfi ikasle proiektu bat bezala jaio zen Pragako Charles Unibertsitateko Matematika eta Fisika fakultatean. Proiektu honen helburua Delphiren antzekoa izango zen Java programazio lengoaiarentzako garapen ingurune bateratu bat sortzea zen. 1997an Roman Staněkek proiektuaren inguruan enpresa bat sortu zuen eta NetBeansen bertsio komertzialak atera zituen, 1999an Sun Microsystems enpresak erosi zuen arte. Hurrengo urteko Ekainean NetBeans kode irekiko proiektu bat izatera pasa zen eta ordutik hona bere inguruko komunitatea etengabe hazten joan da, bai enpresen eta baita banakakoen ekarpenei esker.

NetBeans Plataforma[aldatu | aldatu iturburu kodea]

NetBeans plataforma framework berrerabilgarri bat da, mahaigainerako Java aplikazioen garapena sinplifikatzen laguntzen duen framework bat. NetBeans proiektuarekin lan egiten duten enpresa independienteek, software garapenean aritzen direnak, plataforman modu errazean barneratzen diren gehigarriak eskaintzen dituzte. Gehigarri hauek, aldi berean, enpresa hauen tresna eta produktuak garatzeko erabilgarriak dira.

Plataformak mahaigaineko aplikazioentzat komunak diren zerbitzuak eskaintzen ditu, programatzaileari bere aplikazioaren kodigo zehatzean lan egitea errazten, gainontzeko programazioa plataformak berak eskaintzen baitu. Plataformaren ezaugarri nagusienak hauek dira:

  • Erabiltzaile interfazeen kudeaketa: menuak, tresna barrak, etab.
  • Erabiltzaile ezarpenen kudeaketa.
  • Biltegiratze kudeaketa (edozein datu mota gorde eta kargatzea)
  • Leiho kudeaketa
  • Laguntzailetan oinarritutako frameworka (pausoz pausoko laguntzaileak)

NetBeans IDE[aldatu | aldatu iturburu kodea]

NetBeans IDE programatzaileendako pentsatutako tresna bat da, programak idatzi, konpilatu, debugatu eta exekutatzeko tresna bat alegia. Java programazio lengoaian idatzita dago, baina beste edozein lengoaitan lan egiteko balio dezake. NetBeans IDE tresnaren ezaugarriak hobetzeko modulu kopuru nabarmen bat dago. IDE hau software askea da eta dohainik eskuratu daikete, bere erabileran inolako murrizketarik gabe.

Java programazio lengoaian aplikazioak garatzeko sortua izan zenez, lengoai honen arlo guztiak jorratzen ditu (J2SE, Web aplikazioak, EJB edo aplikazio mugikorrak adibidez). Bere ezaugarrien artean, Ant sisteman oinarritutako proiektu sistema, bertsio kontrola eta refactoring aukerak daude.

2008ko Azaroak 19an irten zen NetBeans 6.5 bertsioak Java EEren ezaugarriak eguneratzen ditu, iraunkortasuna(Persistence), EJB eta JAX-WS gehituz. Gainera, NetBeans Entreprise Pack deiturikoak enpresa aplikazioen garapena jasaten du Java EE5ekin, SOA garapenerako tresna bisualak, XML tresnak, Web Services eta UML modelatua barneratuz. C/C++ modulu bat ere existitzen da, eta PHP moduluak PHP 5 bertsioa jasaten du.

NetBeans IDE tresnaren ezaugarri nagusienetako bat bere modularitatea da. IDEaren funtzio guztiak moduluen bidez lortzen dira, eta hauek ondo zehaztutako eginkizun bat betetzen dute multzo guztiaren barnean.

Azken bertsioa: NetBeans 6.8[aldatu | aldatu iturburu kodea]

NetBeans IDEren azken bertsio egonkorra 6.8.a da. IDE honek Java EE 6 espezifikazioarentzat euskarria eskaintzen duen lehen programazio ingurunea da, JSF 2.0/Facelets, Java Persistence 2.0, EJB 3.1 eskainiz. Hauetaz gain, web aplikazioaetan EJB erabiltzeko aukera, RESTful web zerbitzuak eta Glassfish web zerbitzariaren azken bertsio egongokorra (v3) dakartza. Java FX 1.2.1 eta PHP web aplikazioak garatzeko tresna aproposa da, PHP 5.3 bertsioa jasaten baitu.

Beste berrikuntza nabarmen bat, Kenai proiketuarekin duen integrazioa da. Kenai proiektua software garapenak takde lanean egitea errazten duen tresna bat da. Honekin, kode iturria sarean aurkitzen da, proiektuan lan egiten duen pertsona ororentzat eskuragarri. Gainera, talde lanean aritzeko komunikazio tresnak ditu. NetBeans azken bertsioan Kenai proiektua zuzenean IDEtik erabili ahal izateko tresnak garatu dira. Beste batzuen artean txat gelak inplementatuz.

Kenai proiketuaz gain, bertsio kontrola eramateko zerbitzu ezagunenak jasaten ditu, hala nola Subversion, Mercurial eta CVS.

Deskarga paketeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

NetBeans IDE deskargatzerako orduan bertsio deberdinak daude eskuragarri, garatzailearen beharretara gehien moldatzen diren moduluak eskainiz. NetBeans 6.8 bertsioan deskarga aukera hauek daude:

Java SE
Java programazio lengoaian aplikazioak garatzeko gutxieneko paketea. Kode editorea, debugatzailea, profiler bat, refactoring euskarria eta erabiltzaile interfazeak diseinatzeko tresna grafiko bat (Project Matisse).
JavaFX
Java SE eta Java FX teknologiak garatzeko paketea. Aurreko paketearen tresnetaz gain Java FX aplikazioak eraiki, aurreikusi eta debugatzeko tresnak eskaintzen ditu.
Java
Java SE, Java Web eta Java EE eta Groovy jasaten dituen paketea. Pakete honek ez du Java FX programazioa jasaten, baina bai ordea Java programazio lengoaia erabiliz web eta enpresa aplikazioak. JSP, etiketa liburutegiak(tag libraries), Java Server Faces, Java Persistence API, Enterprise Java Beans, JAX-WS eta RESTful web zerbitzuak, Spring eta Struts tresna eta teknologientzako euskarria dakar. Groovyri dagokionez, Groovy lengoaia eta Grails Framework dakartza.
Web aplikazioak garatzeko balio izateak, web zerbitzariak behar izatea dakar. Pakete honetan Sun Glassfish Enterprise v3 eta Apache Tomcat 6.0.20 web zerbitzariak daude eskuragarri.
Ruby
Ruby eta Ruby on Rails aplikazioak sortzeko tresna paketea. JRuby interpretea, Ruby on Rails framework, editore bat, depuratzailea eta gem kudeatzailea dakartza.
Pakete honetan Sun Glassfish Enterprise v3 web zerbitzaria bakarrik dago eskuragarri.
C/C++
C eta C++ lengoaietan aplikazioak garatzeko tresnak dituen paketea. Proiektu desberdinen plantilak, dagoeneko existitzen diren proiektuentzako euskarria, editore bat, depuratzaile euskarria eta makefile laguntzaile bat dakartza.
PHP
PHP programazio lengoaian garatzeko tresnak. PHP editore eta debugatzailea, proiektu kudeatzailea, Apache zerbitzariarekin integrazioa, MySQL eta beste datu baseentzako euskarria, FTP deskarga/igoera eta JavaScript euskarria ditu pakete honek.
Pakete orokorra
Aurreko pakete guztietan azaldu diren tresnak bateratzen dituen paketea.

Bertsioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertsioa Irteera Data
NetBeans 7.1 2012ko Urtarrila 05
NetBeans 6.8 2009ko Abenduak 10
NetBeans 6.7.1 2009ko Uztailak 27
NetBeans 6.7 2009ko Ekainak 29
NetBeans 6.5 2008ko Azaroak 25
NetBeans 6.1 2008ko Apirilak 28
NetBeans 6.0 2007ko Abenduak 3
NetBeans 5.5.1 2007ko Maiatzak 24
NetBeans 5.5 2006ko Urriak 30
NetBeans 5.0 2006ko Urtarrila
NetBeans 4.1 2005eko Maiatza
NetBeans 4.0 2004ko Abendua
NetBeans 3.6 2004ko Apirila
NetBeans 3.5 2003ko Ekaina

Lokalizazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007. urtetik NetBeans IDEa Ingelesaz gain beste hainbat hizkuntzatan erabilia izan daiteke. Hizkuntza hauen artean Txinatar sinplifikatua, Txinatar tradizionala, Alemaniera, Japonesa, Brasilgo Portugesa, eta Gaztelania aurkitzen dira beste batzuen artean.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: NetBeans Aldatu lotura Wikidatan