Neubrandenburg

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Neubrandenburg

 Mecklenburg-Aurrepomerania
Neubrandenburg Stargarder Tor.jpg

Neubrandenburgeko armarria

Izen ofiziala Neubrandenburg
Herrialdea
Estatua
Barrutia
 Alemania
 Mecklenburg-Aurrepomerania
Mecklenburgische Seenplatte
Koordenatuak 53°33′25″N 13°15′40″E / 53.55694°N 13.26111°E / 53.55694; 13.26111Koordenatuak: 53°33′25″N 13°15′40″E / 53.55694°N 13.26111°E / 53.55694; 13.26111
Neubrandenburg non dagoen adierazten duen Alemania-ko/-go/-eko mapa
Neubrandenburg
Eremua 85,65 km2
Biztanleria 65.282 bizt.
Dentsitatea 762,19 bizt./km²
Matrikula NB

Neubrandenburg edo Brandenburg Berria Alemaniako herri bat da, Mecklenburg-Aurrepomerania estatuaren hegoaldean kokaturik dagoena. Estatuko hirugarren hiri handiena da Rostock et Schwerinen ondoren.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatuaren hego-ekialdean kokaturik dago Neubrandenburg, Tollensesee lakuaren ertzean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIII mendearen erdialdera monje batzuk Broda monastegia jaso zuten eta 1248an Neubrandenburg hiria sortu zen, Brandenburgeko mangraveak iparraldeko lurrak kontrolatzeko hiri bat behar baitzuen. 1292an ordea Mecklenburgeko dukeak jabetu ziren Neubrandenburgetaz. Merkataritzari esker hiriak garapena ezagutu zuen hurrengo mendeetan.

Hogeita Hamar Urteko Gerran (1618-1648) suediarrek, eskoziar soldaduen laguntzarekin hiria hartu zuten baina 1631ean Liga katolikoa hiriaz jabetu eta aurrekoak bidali egin zituzten. Suediarrek orduan "presorik ez" politika ezarri zuten hiria berreskuratzeko. Historiako gatazkarik krudelenetakoa etorri zen orduan.

Bigarren Mundu Gerran ere asko sufritu zuen, Armada Gorriaren bonbaketek hiriaren %80 suntsitu baitzuten.

Stargarder Tor

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Harresiak: Erdi Aroko harresiak zirela eta Neubrandenburg "Lau ateetako hiria" (Stadt der Vier Tore) ezizenaz ezagutu zen. Gaur egun oraindik harresi honek zutik dirau. 7 metrotako altuera du eta 2'3 kilometrotako luzera. Aterik ikusgarriena Stargarder Tor da, ondoko irudian dagoena.
  • Andre Mariaren eliza (Marienkirche): Adreilu gorrizko eliza gotiko hau 1298an bukatu zuten eraikitzen. Bigarren Mundu Gerran suntsitua izan zen baina 1975rako berreraiki zuten.

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Neubrandenburg Aldatu lotura Wikidatan