Neuroptera
Wikipedia(e)tik
Neuroptera intsektuen ordena bat da. Ordena horretako intsektuei neuroptero deritze.
Neuropteroek, ugaltzean, metamorfosiaren aldi guztiak igarotzen dituzte. Lau hego dituzte, elkarren antzekoak eta mintz sendokoak; geldi daudenean, gorputzaren gainera bilduta dauzkate. Aho murtxikatzailea dute. Hogei bat familia biltzen ditu ordenak; besteak beste, dilaridoak, sisiridoak, krisopidoak.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.