Neutrofilo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Josu (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 21:16, 26 martxoa 2016
Odol lagin honetan granulozito neutrofilo bat ikus daiteke, eta bere nukleo hiru-gingilduna.

Neutrofiloak edo granulozito neutrofiloak leukozitoen mota ugariena dira. Normalean 2.500-7.500/ml-ko daude odolean.

Funtzio defentsiboa daukate, infekzio, hantura eta bestelako erasoetatik babestuz. Fagozitosi egiteko ahalmena dute (fagozitoak baitira).

Infekzio bat dagoenean haien kopurua nabarmen handitzen da (bikoiztu edo hirukoiztu egiten baita).

Odolean egun gutxi irauten badute ere, haien ekoizpen-abiadura hezur-muinean itzela da, 80 milioi sortzen baitira minutuko.


Lotutako gaixotasunak

Neutrofiloen kopuru urriak neutropenia izena hartzen du, eta normalean ikusten da immunitate-sistemaren gabeziekin. Neutrofiloen gehiegizko kopurua neutrofilia izeneko asaldura da.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Neutrofilo Aldatu lotura Wikidatan