Never Say Never Again

Wikipedia, Entziklopedia askea

Never Say Never Again (euskaraz Inoiz Ez Esan Inoiz Gehiago) 1983ko Irvin Kershner ingeles zinema zuzendariaren espioitza filma bat da. Ian Fleming idazlearen Thunderball eleberrian oinarritua dago, James Bond pertsonaia protagonista delarik. Bertan, Sean Connery, Kim Basinger, Klaus Maria Brandauer, Barbara Carrera, Max von Sydow, Bernie Casey eta Rowan Atkinson aktoreek antzeztu zuten.

Filmaren izenburua 1971an Diamonds Are Forever filmatzetik amaitzean Sean Connery aktoreak prentsaurre batean James Bond pertsonaia "Inoiz Gehiago" ez zuela antzeztuko aipatu zuen esaldiari erreferentzia egiten dio, handik 12 urtera, jada aktoreak 52 urte zituela pertsonaia hau berriz ere eta azkeneko aldiz anteztu zuelarik. Gainontzeko James Bonden filma gehienak ez bezala filma hau ez zuen Eon ekoiztetxeak ekoiztu, ondorioz, urte hartan bertan, ekoiztetxe hark ekoiztu eta Roger Moore aktoreak anteztutako Octopussy filmarekin lehiatu zen.

Filma hau honako kokalekuetan filmatu zen: Kosta Urdina (Frantzia), Almería (Espainia), Bahamak eta Ingalaterrako Elstree estudioak.

Argumentua

SPECTRE erakundeak bi bonba nuklear atzeman eta eskatutako ordaintzen ez badiote Erresuma Batuko lehen ministroari Britainia Handiko hiriren batean lehertuko dituelako mehatxua egiten dio. MI6ko M (Edward Fox) buruzagiak James Bond (Sean Connery) agente sekretua SPECTRE erakudea desegin eta munduaren holokaustoa ekiditeko helburuaz Bahamatara bidaliko du. Bond agenteak Domino Petachi (Kim Basinger) izeneko emakume ederraren laguntza izango du, Bondek jakin gabe emakume hori Maximilian Largoren (Klaus Maria Brandauer) neskalaguna delari, hots, SPECTRE erakundearen lehenbiziko agentea eta Bonden anaiaren hiltzailea. Filma hau Sean Connery aktorearen James Bond pertsonaiaren antzezpeneko agurra suposatu zuen.

Aktoreak

Kanpo loturak