Nevio

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nevio
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCnaeus Naevius
Jaiotzaancient Capua (en) Itzuli, K.a. 275
Herrialdea Antzinako Erroma
Lehen hizkuntzalatina
HeriotzaUtika, K.a. 201 (73/74 urte)
Familia
Aitaezezaguna
Amaezezaguna
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
Jarduerakpoeta, antzerkigilea eta idazlea

Gneo Nevio (K.a. 261-K.a. 201), erromatar idazle bat izan zen. Tragediak, komediak eta olerki epiko bat idatzi zituen bertso saturnioetan: Gerra Punikoa (Poenicum Bellum). Epika nazional erromatarraren sortzailetzat jotzen da, aurretik, Livio Andronikok Homeroren Odisearen itzulpena baino ez duelarik.

Bere jatorriari dagokionez, Campaniako herri latindarretakoren batean jaio zela uste izan da, baina Erroman, Nevia gens plebeio bat zegoela ezagutzen denez, seguruena, Erroman jaio izana da, erromatar hiritar bezala. Lehen Gerra Punikoan parte hartu zuen.

Antzerkigile gisa, bere karrera K.a. 235ean hasi eta 30 urtez jarraitu zuen. Bere amaiera aldera, nobleziaren etsaitasuna jaso zuen, bereziki Metelotarrena, eszenatik zuzendu zizkion erasoengatik, ondorioz, kartzelatua izan zelarik. Kartzelan zegoela, bi lan idatzi zituen, non bere aurreko errespetu faltagatik barkamena eskatu zuen, eta, plebearen tribunoen parte-hartzearen ondorioz askatua izan zen, jarraian, Utikara erretiratuz. Dirudienez erbeste honetan idatzi zuen Gerra Punikoari buruzko bere lana, jada antzezlanak idaztetik erretiratua zegoenean.

Livio Androniko ez bezala, erromatarra zen, eta ez greziarra; idazle original bat zen, eta ez lan greziarren egokitzaile eta itzultzaile soil bat. Neviok ere, tragedia eta komedia greziarrak egokitu zituen arren, jatorrizko eredutik at joan zen, fabula praetexta edo drama nazionala sortuz.