Nevrast

Wikipedia, Entziklopedia askea

Nevrast, Tolkienen legendarium ospetsuan, Dengristeko Estuariotik hegoaldera eta Hithlumetik hegomendebaldera dagoen eskualdea da. Dor Lomin mendiek ekialdean, Ered Wethrin mendiek hegoaldean eta Belegaerreko kostaldeak mendebaldean eratutako hirukian zegoen. Iparraldeko muga, Cirith Niniachek eratzen zuen. Hegoaldeko erpina Taras mendian zegoen, honen oinean, Turgonen hiria, Vinyamar zegoelarik. Bere klimagatik, Nevrast, Beleriandekoagoa da, baina, mendiengatik, Hithlumen sartzen da, "lurralde atseginagoa baitzen, itsasoko aire hezeek bustia eta Hithlumen jotzen zuten iparraldeko haize hotzetatik babestua", eta kostaldeko amildegi handien arteko sakonune sakon batean altxatzen zen.

Bere izena sindarinezkoa da, eta "alde honetako kostaldea" bezala itzul daitek, Haerastekiko (urruneko kostaldea) kontraposizioz, hau da, Amanekoa.

Han bizi izan zen Fingolfinen seme zen Turgon, Amanetik itzuli zenetik Eguzkiaren Lehen Aroko lehen mendearen amaierararte, Gondolinera abiatu aurretik.

Tokiren batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jarraian agertzen direnak, Nevrastekin lotutako tokietako batzuk dira, eta garrantziren bat dutenak Silmarillion lanean kontatutako istorioetan.

Linaewen[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Linaewen (txorien lakua), Nevrasteko aintzira handia da, bere izena, bertan barietate askotako txori ugari bizi zirelako jasotzen zuena. Nevrasten erdian kokatua zegoen, eta ihi garaiko zingira zabalez inguratua zegoen. Feänorrek aintzira ezagutu zuenean, bertan bizi ziren txoriekin txunditua geratu zen.

Annon-in-Gelydh[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Noldorren ateak, Turgonen herriak eraikiak Nevrasten bizi izan zirenean, eta Dor-Lomineko mendebaldeko muinoetan lurrazpiko ur korronte batetarako sarrera zen; Cirith Ninniachera zeraman (ostadarraren pitzadura) korronte horren itsasoratzea zena Mendebaldeko Itsasoan. Harrizko arku gangatu handi bat zen, tunel luze batetara zeramana, eta, honetara, harkaitzean zizelkaturiko eskailera maila batzuk jeitsiz iristen zen; hauen ondoan, ibaia urjauzi handi bat eratuz erortzen zen, baina bidezidor bat bere ondoan zihoan. Tunel hau, Tuorrek atzejarri zuen Vinyamarrera heltzeko Ulmorekin zuen batzarrera.

Taras mendia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nevrasteko kostaldean kokatua, irtenune baten gainean, Dor Lomin eta Ered Wethrin mendilerroen itsasoranzko luzapenek eratzen duten angeluan. Noldorrak iritsi aurretik, bere itzalpean, elfo grisen herri ugari bizi ziren, baina han Turgon ezarri zen (Gondolin sortzera abiatu aurretik), mendiaren oinean eraikitako Vinyamarren.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]