New Orleans
Wikipedia(e)tik
|
New Orleans |
|||
|---|---|---|---|
| — Hiri-Parrokia — | |||
|
|
|||
| Izen ofiziala | City of New Orleans Ville de La Nouvelle-Orléans |
||
| Herrialdea Estatua Parrokia |
Orleans |
||
| Koordenatuak | 29°54′0″N 90°03′″W / 29.9°N Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaKoordenatuak: 29°54′0″N 90°03′″W / 29.9°N Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea | ||
| Eremua | 907 km2 | ||
| Garaiera | -2 - 6 m | ||
| Biztanleria | 336.644 bizt | ||
| Dentsitatea | 371,16 bizt/km² | ||
| http://www.nola.gov/ | |||
New Orleans edo La Nouvelle-Orléans (ofizialki ingelesez eta frantsesez) Ameriketako Estatu Batuetako Louisiana estatuko hiriburua eta bertako hiririk handiena da. Izena jaso zuen Filipe II.a, Orleansko Dukea dela eta. Jazz musikaren sorlekutzat hartzen dute hiria.
Demografiari dagokienez, %67 inguru afro-amerikarrak dira, %28 zuriak, %3 latinamerikarrak, %2 asiarrak eta %0.20 jatorrizko amerikarrak. 2005ean 450.000 biztanle inguru zituen (973/km2), baina "Katrina" izeneko urakanak urte hartan eragindako hondamendiaren ondoren erdira-edo jaitsi zen populazioa.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
- 1718an fundatu zuten French Mississippi Company-ko frantziarrek, La Nouvelle-Orléans izenarekin.
- 1763an Espainiak bereganatu zuen eta 40 urtez haren kontrolpean egon zen.
- 1815ean Orleans Berriko Bataila gertatu zen, amerikarrek Britainia Handiaren aurka burututakoa. Laffite anaien eta beren piraten laguntza ezinbestekoa izan zen gero presidente bihurtu zen Andrew Jacksonen garaipena ulertzeko.
- 2005eko abuztuaren 29an Katrina izeneko urakanak astindu zuen hiria, 1.500 hildako inguru eraginez.
[aldatu] Hiri senidetuak
New Orleans ondorengo hiriekin senidetuta dago:
Juan-les-Pins (Frantzia)
Caracas (Venezuela)
Maracaibo (Venezuela)
Matsue (Japonia)
Mérida (Mexiko) (Mexiko)
Innsbruck (Austria)
Pointe Noire (Kongoko Errepublika)
San Miguel de Tucumán (Argentina)
Tegucigalpa (Honduras)
Holdfast Bay (Australia)
[aldatu] Neworleanstar ospetsuak
- Louis Armstrong (1901-1971), musikaria.
- Tennessee Williams (1911-1983), antzerkigilea.
- Truman Capote (1924-1984), idazlea.
- Fats Domino (1928-), musikaria.
- Wynton Marsalis (1961-), musikaria.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- Hiriko webgune ofiziala (Ingelesez)