New Yorkeko mafiako bost familiak
Wikipedia(e)tik
New Yorkeko mafiako bost familiak 1930eko hamarkadaz geroztik hiri horretako antolatutako krimena mendean izan duten bost familia italiar-amerikarrak dira. Salvatore Maranzano eta Charlie "Lucky" Lucianoren iradokizunpean, haien arteko arazoak konpontzeko eta menpeko lurraldeak zehazteko batzar bat osatu dute bost familiek. Mafia-film, eleberri eta telesaio frankok, hala nola The Godfather edo The Sopranos, familia hauek islatu dituzte, haien gaineko ezagutza mundu osora hedatuz.
Familiak honako hauek dira:
- Bonanno
- Gambiono
- Colombo
- Genovese
- Lucchese