New Yorkeko maratoia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

New Yorkeko maratoia 42,195 kilometroko maratoi bat da, urtero 1970etik New York hirian ospatzen dena. World Marathon Majorseko kide da, munduko bost maratoirik garrantzitsuenak biltzen dituena (Berlingo maratoia, Londresko maratoia, Chicagoko maratoia eta Bostongo maratoia New Yorkekoaz gain).

Eduki-taula

Historia [aldatu]

Partehartzaileak Verrazano zubitik igarotzen 2005eko edizioan.

Lehen maratoia New Yorken ospatu zen 1970ean. Orduan, 127 partehartzaileek zenbait itzuli eman zituzten Central Parkeko Park Driven inguruan. Soilik ehun bat ikuslek ikusi zuten proba garai hartan, Gary Muhrcke estatubatuarrak irabazi zuena 2 ordu 31 minutu eta 38 segundoko denbora eginez. Lehen edizio honetan, soilik 55 partehartzailek amaitu zuten proba. Maratoiak asko eboluzionatu du garai hartatik.

Geroz eta gehiago ziren partehartzaile kopurua hartu ahal izateko, 1976an Fred Lebowk, lasterketaren sortzaileetako bat izan zena, ibilbidea berdiseinatzea erabaki zuen New York hiria osatzen duten bost boroughak zeharkatzeko. Maratoiak ospea lortu zuen 2 urte beranduago Grete Waitz norvegiarrak probako munduko errekorra gainditu zuenean ibilbidea 2 ordu 32 minutu eta 30 segundotan eginez. Neska norvegiar honek beste 9 alditan ere irabaziko zuen proba, guztiak jarraian, guztira 11 aldiz parte hartuz. Orain arte, ez da proba hau 10 aldiz irabazi duen beste inor egon.

2000n ofizialki sortu zen gurpildun aulkietan doazen partehartzaileentzat. 2002ko edizioan emakumezko lasterkari profesionalek gainontzeko partehartzaileek baino 35 minutu lehenago hasi zuten proba.

1970ean sortu zenetik 41 urte pasa ondoren, New Yorkeko maratoia nazioarteko erreferente bat da, partehartzaile gehien dituen lasterketa ez den arren. Arlo honetan Londresko maratoia dago buruan, New Yorkekoak 25.000 eta 30.000 partehartzaile artean dituelarik.

Urtero, gutxi gora-behera 2 milioi ikuslek zuzenean animatzen dituzten korrikalariak New Yorkeko ibilbidean zehar. Maratoia zuzenean ematen da NBC telebista katetik, eta, gutxi gora-behera, 315 milioi ikusle izan ditu.

Lasterketa [aldatu]

Korrikalariak Bronxetik igarotzen.

Lasterketa Staten Islanden hasten da, eta Verrazano-Narrows zubia zeharkatzen du, trafikoarentzat ixten den maratoiak irauten duen bitartean. Lasterketako lehen minutuetan zehar, zubiak korrikalariz gainezka egiten du, maratoi honen ikurrik adierazgarriena bihurtu dena.

Ibilbidea Brooklynetik igarotzen da, eta jarraian Queensetik. Korrikalariek, orduan, Este ibaia zeharkatzen dute Queensboro Zubitik Manhattan uhartera iristeko. Ibilbideak, orduan, iparralderantz hartzen du Lehen Etorbidetik eta laburki igarotzen da Bronxetik Manhattanera Bosgarren Etorbidetik itzuli baino lehen, eta, azkenik Central Parken amaituz.

Palmaresa [aldatu]

Gizonezkoak

Emakumezkoak

Kanpo loturak [aldatu]

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
New Yorkeko maratoia