Newton (unitatea)
Wikipedia(e)tik
Fisikan, Newton (N) bat, indarraren unitatea da Nazioarteko Unitate Sisteman, Isaac Newton-en omenez jarri zioten izena. Kilogramo bateko objektu bat 1 m/s²-ko azelerazio batera iristeko behar den indarra bezala definitzen da.
Pisua, bi objekturen artean eragiten den indarra denez grabitatearen ondorioz, Newton-a ere pisuaren unitate bat da. Lurran, kilogramo bateko objektu batek 9.81 Newton inguruko pisua du.

