Newtonen pendulua
Wikipedia(e)tik
Newtonen Pendulua (ingeleraz, Newton´s Cradle) energiaren kontserbazioa eta mugimendua egiaztatzen dituen gailua da. Elkarren ondoan dauden pendulu sail batez osatuta dago (ohikoena 5ekoa da). Pendulu bakoitza marku bati luzehera eta angulu berdinean inklinatutako bi sokez lotuta dago, betiere bata bestearen aurkako zentzuan doaz. Sokak luzehera berdinekoak ez badira, esferak desorekatuak egongo dira. Soken atonketa honek penduluaren mugimendua planu berdinera mugatzea lortzen du.
1967an Simon Prebble aktore ingelesak Newtonen pendulua asmatu, izendatu eta ekoiztu zuen unetik aurrera bulego edo idazmahaiko jostailu ospetsua izan da. Hasiera batean Londoneko Harrods etxeak egurrezko bertsio batean saltzen zuen eta gerora Richard Loncraine eskulturgile eta zinema zuzendariak sortutako bertsio kromatu bat disenaitu zen.
Newtonen pendulu handiena Chris Boden-en diseinua izan zen eta The Geek Group jabetza da, Estatu Batuetako Michigan estatuko Kalamazoo herrian kokatuta dago. Erakusketa publikoan ezarria dago eta egiaztapen teknologiko eta zientifikoetarako erabili ohi da. 6,8 kilogramoko (15 libra) 20 esfera berdineko multzo batez osatuta dago. Esferak sabailari zurkaiztuta dauden bi metalezko kableez esekita daude. Kableek 6,1 metroko (20 oin) luzehera dute eta esferak lurretik metro batetara (3 oin) zintzilikatuta daude.
[aldatu] Literatura
- F. Herrmann, P. Schmälzle: A simple explanation of a well-known collision experiment, Am. J. Phys. 49, 761 (1981)
- F. Herrmann, M. Seitz: How does the ball-chain work?, Am. J. Phys. 50, 977 (1982)
[aldatu] Ikus gainera
[aldatu] Kanpo loturak
- Mugimenduaren adibidea (applet Java)
- Munduko Newton pendulu erraldoiena
- Argibide gehiago (ingeleraz)
