Ngô Đình Diệm

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ngô Đình Diệm.

Ngô Đình Diệm (Huế, Vietnam, 1901 - Saigon, Hego Vietnam, 1963) vietnamdar politikaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kolonialismo frantsesaren garaian Barne Arazoetako ministroa izan zen. 1945. urtean erbestera alde egin beharra izan zuen, komunisten preso egon ondoren. 1955ean itzuli zen eta urtebete geroago, Bao-Dai enperadorea aginpidetik kendu eta Estatu Batuen laguntzaz Hego Vietnamgo Errepublika sortu zuen. Urte berean bere burua lehendakari izendatu zuen eta gero Lehen Ministro. Diệmen diktadurak gogor zapaldu zituen bere etsaiak. Horren ondorioz Estatu Batuen laguntza galdu zuen, eta gudarostea haren aurka altxatu zen. Matxinada horretan Diệm eta bere senitarteko gehienak hil zituzten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ngô Đình Diệm Aldatu lotura Wikidatan