Ngerchelchuus
|
||||
|---|---|---|---|---|
|
|
||||
| Garaiera | 242 m | |||
| Kokapena | ||||
| Koordenatuak | 7°33′55″N 134°34′10″E / 7.56528°N 134.56944°EKoordenatuak: 7°33′55″N 134°34′10″E / 7.56528°N 134.56944°E | |||
| Mendilerroa | Babeldaob uhartea | |||
| Ohiko bidea | Imeongetik (Ngaremlengui) | |||
Ngerchelchuus (242 m) Ozeaniako mendia da. Palauko tontorrik altuena da.
Uhartediko handiena den Babeldaob uhartean dago. Ngardmau estatuan dago, Ngaremlengui estatuarekiko mugatik oso hurbil uhartearen ipar-mendebaldean.
Eduki-taula |
Izena[aldatu]
Bertan izen generikorik gabe erabiltzea arrunta da[1]. "Mendi" generikoarekin lagunduta Rois Ngerchelchuus[2] (palaueraz) eta Mount Ngerchelchuus (ingelesez) deitzen da; Ngerchelchauus aldaera ere baliatzen da[3] eta (Mount) Makelulu izena ere ematen zaio[4].
Jakingarriak[aldatu]
Munduko 53 plaka tektonikoetatik Palau Karolinetako plakan dago. Ngerchelchuus plaka horretako mendirik garaiena da; plaka tektonikoetako sapaien artean baxuena da[5].
Mendia gune natural babestuan dago. Bere hegoaldean, Ngardmau estatuan, Palauko basorik handiena eta zaharrena dago; han hainbat hegazti mota babesten dituzten zuhaitz erraldoiak daude. Ngardmau estatuarentzat mendia ikurretakoa da eta autoetako plaketan Highest and Tallest leloa agertzen da, Ngerchelchuus mendia eta 37 metroko ur-jauzia gogoan dituztela[6].
Igoera[aldatu]
Mendira hurbiltzeko errepideak oso txarrak dira eta espedizioak bertako gida baten laguntza eskatu ohi du; hala ere berez posible da Imeongetik (Ngaremlengui estatuko hiriburua) gailurrera 4x4 ibilgailuz edo oinez heltzea[7].
Erreferentziak[aldatu]
- ↑ Ngardmau estatuaren webgunea.
- ↑ Ricardo Hernani, Andoni Gorostiaga: Atlas de los techos de estados e islas del mundo, Pyrenaica, Bilbo, 2008; ikus 40.or.
- ↑ Ngerchelchauus erabilia Biodiversity and the Environment in Palau webgunean.
- ↑ Australien auf einen Blick.
- ↑ The tectonic 39 summits SummitPost webgunean.
- ↑ Ngardmau estatuaren webgunea.
- ↑ Igoeraren kontakizuna Los Angeleseko Sierra Cluben webgunean.
Ikus, gainera[aldatu]
Kanpo loturak[aldatu]
- (Ingelesez) Mendia Peakbagger webgunean.
- (Ingelesez) Mountain-forecast.com.