Ngorongoro Kontserbazio Eremua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ngorongoro Kontserbazio Eremua1
UNESCOren gizateriaren ondarea
Ngorongoro Crater Overview.jpg

Kraterraren ikuspegia

Mota Mistoa
Irizpideak iv, vii, viii, ix, x
Erreferentzia 39
Kokalekua TanzaniaTanzania
Eskualdea2 Afrika
Koordenatuak 3°11′14″S 35°32′27″E / 3.18722°S 35.54083°E / -3.18722; 35.54083Koordenatuak: 3°11′14″S 35°32′27″E / 3.18722°S 35.54083°E / -3.18722; 35.54083
Izen ematea 1979 (III. bilkura)
Luzapen urtea 2010
Arriskuan 1984-1989
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Ngorongoro Kontserbazio Eremua (ingelesez Ngorongoro Conservation Area) Afrikako inguru magiko batean dago, izen bereko sumendi itzaliaren kraterrean. Eremu babestu hau Tanzaniako Arusha hiritik 180 kilometrotara dago, mendebaldera, Tanzaniako sumendietako goi lurren zonaldean. Babestutako eremua 8.288 km²koa da. Ekologia eta geografia ikuspuntutik Serengeti Parke Nazionalarekin lotura zuzena du.

Eremu babestuaren historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Northern Tanzania map.gif

Ngorongoro 1959an Kontserbazio Eremua izan zen izendatua. Une hartan Serengettiren Parketik banandu zen. 1979an Unescok Gizateriaren Ondarea izendatu zuen. Eremu horretatik oso gertu homo habilisen aztarna arkeologikoak aurkitu zituzten eta, gertutasuna kontutan hartuta, 2010ko uztailaren 31an eremu babestua zonalde horretara zabaldu zen ondare mistoaren katalogazioa jasoz, hau da, natura eta kultura ondare bezala. [1]

Ngorongororen ezaugarri bat da bertan, nahiz eta oso inguru handia ez izan, Afrikako bost espezie nagusiak hantxe aurki daitezke: elefantea, gepardoa, errinozeroa, lehoia eta buffaloa.[2] Orokorrean hemen aurkituko ditugun ekosistemak Masai Mara eta Serengeti Parke Nazionalaren antzekoak dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, baita ere[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ngorongoro Kontserbazio Eremua Aldatu lotura Wikidatan
Ngorongoro kraterraren ikuspegi panoramikoa.