Nguyên Van Thieu

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 19:00, 16 apirila 2015
Nguyên Van Thieu.

Nguyên Van Thieu (Phang Rang, Vietnam, 1923 - Boston, Massachusetts, Ameriketako Estatu Batuak, 2001) politikaria eta militarra izan zen. Vietnamgo Akademia Militarrean egin zituen ikasketak. 1965ko ekainean militarrek Hego Vietnamgo gobernuko buru izendatu zuten, Nguyen Khanh jenerala aginpidetik kenduta. Laguntza handiagoa eskatu zien Estatu Batuei, eta soldaduz eta poliziaz, 1.500.000 laguneko armada osatu zuen.

Konstituzioa berrituz eta sasi-hauteskundeak eginez (1966-1967) aginpideari legezko itxura ematen saiatu zen. Hala ere, Estatu Batuen laguntzari esker iraun zuen aginpidean 1975 arte. Urte horretako apirilaren hasieran Duong Van Minhen eskuetan utzi zuen aginpidea, Ipar Vietnamgo gudarostea Saigon ingururaino aurreratu zenean.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nguyên Van Thieu Aldatu lotura Wikidatan