Niagarako ur-jauziak

Koordenatuak: 43°04′48″N 79°04′16″W / 43.08°N 79.071°W / 43.08; -79.071
Wikipedia, Entziklopedia askea
Niagarako ur-jauziak
Niagara Falls
Niagarako ur-jauziak is located in Ameriketako Estatu Batuak
Niagarako ur-jauziak
Niagarako ur-jauziak
Niagarako ur-jauziak (Ameriketako Estatu Batuak)
EskualdeaOntario (Kanada) eta New York (AEB)
Koordenatuak43°04′48″N 79°04′16″W / 43.08°N 79.071°W / 43.08; -79.071
Garaieram.
Altuera51 m.
Zurrusten kopurua3
Zurrustarik altuenam.
Luzera osoam.
BetebideaNiagara ibaia
Batez besteko
emaria
1.834 m³/s

Niagarako ur-jauziak[1] (ingelesez: Niagara Falls, naɪˈæɡrə ahoskatua; cayugaz: Gahnawehtaˀ edo Tgahnawęhtaˀ[2]) Ameriketako Estatu Batuen eta Kanadaren artean kokatuta dauden ur-jauziak dira. Muga egiten dute Ontario eta New York estatuaren artean. Buffalotik 27 kilometrora eta Torontotik 120 km.ra hegoaldean. Iparralde eta hegoaldean izen bera duten bi herri daude: Niagara Falls (Ontario) eta Niagara Falls (New York).

Bi sekzio ezberdin ditu eta erdian Ahuntzen Uhartea. Kanadako aldean Horseshoe ur-jauziak daude eta AEBetan Amerikar ur-jauziak. Txikiagoak diren Bridal Veil ur-jauziak AEBetako aldean daude. Bien artean Luna Uhartea dago.

Niagarako ur-jauziak sortu ziren Wisconsis glaziazioaren ondoren glaziarrak atzera bota zirenean eta sortu berriak ziren Amerikako Aintzira Handiak husteko bide berri bat sortu zenean. Ur-jauziak oso altuak ez diren arren oso zabalak dira. Minuturo 168.000 m³ ur erortzen dira bertatik ur asko dagoenean eta 110.000 m³ batez beste. Ipar Amerikako ur-jauzirik indartsuenak dira.

Ikus, gainera

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Niagarako ur-jauziak Aldatu lotura Wikidatan

Txantiloi:NA lotura