Niccolò Paganini

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Niccolò Paganini
Niccolò Paganini
Niccolò Paganini musikariaren irudia.
Datu pertsonalak
Izen osoa Niccolò Paganini
Jaio 1782ko urriaren 27a
Italia Genova (Italia)
Hil 1840ko martxoaren 27a
Flag of the Kingdom of Sardinia.svg Niza (Sardiniako Erresuma)

Niccolò Paganini edo Nicolò (Genova, Italia, 1782ko urriaren 27a - Niza, Sardiniako Erresuma, 1840ko martxoaren 27a) italiar biolin-jotzaile, biola-jotzaile, gitarra-jotzaile eta musikagilea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XIX. mendeko biolin-jotzaile nagusia izan zen eta biolinaren teknikaren eraberritzailea. Txikitatik hasi zen biolinerako idazten eta kontzertuak ematen. 1797. urtean Lonbardian zehar ibili zen aitarekin biolina jotzen, eta gero eta ezagunagoa bihurtu zen.

1805. urtean Luccako gortean aritu zen biolin-jotzaile eta orkestra zuzendari gisa.

Hurrengo urteetan aurkezpena egin zuen Milanen (1813), Vienan (1828), Parisen eta Londresen (1831), eta berebiziko arrakasta lortu zuen.

Lan aipagarriak ditu: 24 Capricci, 6 biolin kontzertu, 12 sonata biolin eta gitarrarako; 6 kuarteto biolin, biola, txelo eta gitarrarako, eta bariazioak.

Paganinik behatzak jartzeko eta biolina doitzeko modu berriak zituen. Inprobisatzeko orduan bikaina zen, eta noizean behin biolineko hariak puskatzen zituen, eta hari bakarrarekin ere jotzen zuen.

Pablo Sarasatek eta Eugène Ysaÿek erabili zituzten, besteak beste, Paganiniren berrikuntza teknikoak.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Niccolò Paganini Aldatu lotura Wikidatan


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]