Niccolò Piccinni

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Niccolò Piccinni.

Niccolò Piccinni (Bari, Napoliko Erresuma, 1728ko urtarrilaren 16a - Passy, Frantzia, 1800eko maiatzaren 7a) italiar musikagilea izan zen, opera komikoak eta dramatikoak idatzi zituena.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Francesco Duranteren ikaslea izan zen Napolin eta han antzeztu zen egilearen lehen opera: Le donne dispettose ("Emakume axolagabeak"). Hauxe izan zen ehunka operak osaturiko bildumako lehena. Napolin bizi izan zen garaiko opera nagusia La buona figliuola (1760) opera bufoa izan zen, geroago Mozartek jarraitu zuen estilo berean, Goldoniren libretoarekin. 1776an, Parisen hartu zuen bizilekua Maria Antonieta erreginak gonbidatuta, eta Quinault eta Marmontelen libretoetan oinarritutako obra dramatikoak idatzi zituen. Frantziako hiriburuan, hainbat antzezpen zuzentzeko aukera ere izan zuen.

Haren lanetako batzuk: Alessandro nell' Indie (1758); La Cecchina (1760); Roland (1778); Iphigénie en Tauride (1779-1781); eta Didon (1783).


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Niccolò Piccinni Aldatu lotura Wikidatan