Nichiren
Wikipedia(e)tik
Nichiren, jaiotza-izenaz Zennichimaro (Kominato, 1222 - Ikegami, 1282), Japoniako fraidea izan zen, budismoaren berritzailea.
Biografia[aldatu]
Arrantzale baten semea zen. Hamaika urterekin Kiyosumiko monasterioan sartu zen. Beste monasterioetan egon eta ordena sakratuak hartu ondoren Kiyosumira itzuli zen berriro 1253an. Urte horretan hartu zuen Nichiren («eguzkiaren lotusa») izena. Eztabaida handiak izan zituen gobernuak babesten zituen beste sektekin, eta erbestean ere bizi izan zen bi alditan. Nichiren-shu budismoaren sekta sortu zuen, gaur egun Japoniako sektarik zabalduenetakoa dena.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
