Nicholas Ridley

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Nicholas Ridleyren erretratua

Nicholas Ridley (Hegoaldeko Tynedale, Northumberland, c. 1500 - Oxford, 1555eko urriaren 16a) martiri protestantea izan zen. Apaiz anglikanoa eta ingeles Erreformako lehen belaunaldiko buruzagi nabarmenetarikoa izan zen. 1524 inguruan apaiztu zen, eta 1534an Erreformaren ideietara hurbiltzen hasi zen. Thomas Cranmerren laguntzailea izan zen, Rochesterreko (1547) eta Londresko apezpikua (1550). Maria Tudor katolikoak erregetza beretu zuenean atxilotu zuten Hugh Latimer buruzagi protestantearekin batera. Bere ideiei ez zien uko egin, eta sutan hiltzera kondenatu zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nicholas Ridley Aldatu lotura Wikidatan