Nick Jonas

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Nick Jonas

Nicholas Jerry Jonas, ezagunagoa Nick Jonas bezala, (Dallas, Texas, Ameriketako Estatu Batuak, 1992ko irailaren 16a- ) Jonas Brothers taldeko protagonista da, berak taldea sortu zuelako. Taldeko gazteena da, erdikoa bere anaia Joe Jonas da eta zaharrena Kevin Jonas da. Taldean abestu, gitarra eta bateria jotzen ditu. Diabetes gaixotasuna dauka. Esaten denez, 2007an, Miley Cyrus (Hannah Montana) famatuaren mutil-laguna izan zela. Txakur bat dauka, Elvis izenekoa.

2004-2006 karreraren hasiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abesten 2004an hasi zen, bere aitarekin Joy To The World abestia asmatu zuenean. Orduan diskografiek Dear God grabatzera animatu zuten eta abestiarekin izandako arrakastari esker bere lehen diskoa Nicholas Jonas grabatu zuen. Elisa Garciaren neska-mutila da .

Jonas Brothers[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2006an bere anaiekin bildu eta beraien lehenengo diskoa grabatu zuten It's about time. Urte bat geroago Jonas Brothers izeneko diskoa atera zuten, 2007ko abuztuaren 7an kaleratu zen. 2008ko abuztuaren 12an beren hirugarren diskoa A little bit longer kaleratu zuten.

2008ko ekainaren 20an Camp Rock estreinatu zen, beraien lehenengo filma. 2009ko ekainaren 16an beren azkenengo diskoa atera zuten Lines, Vines and Trying Times. Azkenengo honek arrakasta handia izan du eta munduko leku askotan salmentetan lehenengo postua lortu du.

2009ko maiatzaren 2an beraien seriea J.O.N.A.S. estreinatu zuten. Disney Channel-en ikusgaian

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Nicholas Jonas (2004)
  • It's About Time (2006)
  • Jonas Brothers (2007)
  • A Little Bit Longer (2008)
  • Lines, Vines and Trying Times (2009)
  • Who I Am (2010)

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nick Jonas Aldatu lotura Wikidatan


Biografia
Ameriketako Estatu Batuak
Artikulu hau Ameriketako Estatu Batuetako biografia bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.