Nicolás Guillén
Wikipedia(e)tik
Nicolás Guillén (Camagüey, Kuba, 1904 - Habana, 1989) Kubako poeta izan zen. Kultura hispaniko eta europarrari uko egin gabe, tradizio beltza jaso zuen, nazioko folklorea iturburutzat hartuta. Arraza beltzaren sakoneko sentimenduak eta haren askatze nahia kantatu zituen, musikaltasun handiz: Motivos de son (1930); Sóngoro Casongo (1931). Iraultza nagusitu zelarik, Kubako Idazleen Batasunako lehendakari izendatu zuten, eta Kubako poeta nagusitzat hartua izan da. Garai hartakoak ditu Poemas de amor (1964), Tengo (1964) eta El gran zoo (1968) poema-bildumak.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/28 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.