Nicolás Salmerón
Wikipedia(e)tik
Nicolás Salmerón Alonso (Alhama la Seca, Almería, 1838 - Paue, 1908) espainiar politikaria, irakaslea eta filosofoa izan zen. Grazia eta Justiziako ministroa eta Pi i Margallen ondorengoa Lehen Errepublikako lehendakaritzan (1873). Gorteetako lehendakari zen Pavía jeneralak estatu-kolpea eman zuenean, eta Frantziara erbesteratu behar izan zuen. 1884an itzuli zen Espainiara, eta Unión Republicana alderdia osatzen lagundu zuen. 1907an, ordea, erregionalistekin batu zen eta Solidaritat Catalana alderdia sortu zuen; alderdi hartako lehendakaria izan zen. Sanz del Río filosofoaren ikaslea izan zen, eta krausismoaren jarraitzailea.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
