Nicolás de Miguel

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nicolás de Miguel
Bizitza
JaiotzaDonostia1963ko uztailaren 20a (60 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaDeustuko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Herritarrak

Nicolás de Miguel Vélez (Donostia, Gipuzkoa, 1963ko uztailaren 20a) politikaria da, UPD alderdikoa. Deustuko Unibertsitatetik Historian lizentziatua, Gehitu gizarte mugimenduaren partaide ere bada. 2005 urtera arte Noticias de Navarra egunkarian idatzi zuen, nazioarteko gaiei buruz. 2011ko udal hauteskundeetan Donostiako alkatetzarako hautagai izan zen UPD alderdiarekin; 1248 boto eskuratu zituen (% 1,48), eta zinegotzi izatea ere ez zuen lortu. 2011ko uztailean UPDko lurralde koordinatzaile izendatu zuten Euskal Autonomia Erkidegoan. 2012ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan Gipuzkoako UPD alderdiko zerrendaburua izan zen; 5.241 boto (% 1,48) eskuratu zituen, eta ez zuen jarlekua lortu. 2013ko abuztuan alderdia uztea erabaki zuen, UPD "sekta-aparatu" bilakatu zela adierazita. Hiritarrak - Hiritargoaren Alderdia alderdian sartu eta handik gutxira, 2014 urtean, alderdiaren Euskadiko bozeramale izendatu zuten. 2016 urtean Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan alderdi horrek proposaturiko lehendakarigaia izan zen. Hiritarrak alderdia ez zuen errepresentaziorik lortu hauteskunde hauetan. Porrot honen ondoren De Miguel Torremolinoseko udal hauteskundeetan hautagaia izan zen alderdi berberan.[1] De Miguelekin Hiritar alderdiak 4 zinegotzitik 2ra pasa zen Torremolinosen. 2019ko urrian Hiritarrak alderdia utzi zuen.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Gipuzkoa
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.