Nicola Pisano

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nicola Pisano

Bizitza
JaiotzaFoggia eta Apulia, 1225
HeriotzaToscana, 1284 (58/59 urte)
Familia
Seme-alabak
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakeskultorea eta arkitektoa
Lan nabarmenak
MugimenduaArte gotikoa
Proto-Pizkundea
Duecento (en) Itzuli
Genero artistikoaarkitektoa

Nicola Pisano (baita Niccolò Pisano, Nicola de Apulia edo Nicola Pisanus ere; Apulia, c.1220 - c.1283) italiar eskultorea eta arkitektoa izan zen, Giovanniren aita.

Biografia eta lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frederiko II.aren gorteko artegileekin egin zituen ikasketak, Erroma klasikoko moldeei jarraituz, eta Toskanara joan zenean, arte erromanikoaren estiloaren aldeko jarreraren aitzindari bihurtu zen eskualde hartan. Pisako bataiategiko pulpitua da eskultorearen obrarik aipagarriena. Berak egin zituen, halaber, Sienako katedraleko pulpitua (1265-1268), Boloniako Santo Domingo elizakoa eta Perugiako iturri nagusiko erliebeak.

Pisanoren lanari buruz esan da, eta arrazoi osoarekin, "Erdi Aroko klasiko handienarena" dela. Izan ere, Pisako bataiategiko pulpituari arreta apur bat jartzen bazaio -nola arkitekturaren hala eskulturaren ikuspegitik-, hain da nabarmena obraren klasikotasuna, ezen zaila gertatzen baita elementu gotikoak ikustea. Elementu horiek arkuen diseinuan, kapitelen forman eta kantoietako estatua askeetan aurkitzen dira. Beste erliebe aipagarri batzuk ere egin zituen Nicola Pisanok, Luccako katedraleko Jaiotza, esate baterako. Irudi trinkoz betetako erliebe hauek argi erakusten dute Nicola Pisanok ongi baino hobeto ezagutu bide zituela erromatarren garaiko sarkofagoak.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]